Vértice de Anayet mendiaren eskien bidezko igoera, Valle de Tena bailaran egin beharreko klasikoen multzoan sailkatu genezake. Bere anai nagusia den Anayet mendiaren HMan kokatzen da, izen bereko lakua inguratzen duen zirkuaren barnean. Oro har, lakua inguratzen duten gailurrek zailtasunik gabeko igoerak eskaintzen dituzte bide arruntetik joanez gero, eta igo beharreko garaierak ez dira oso handiak. Horregatik askotan bide honekin batera, Garmo de Izas, Arroyeras edota Espelunciechako gainak ere egin izan ohi dira.

Lakuetara igotzeko bi bide nagusi daude, bai Barranco de Culivillaseko sakanetik edo Glera de Anayetetik igarotzen dena. Lehendabizikoa arruntena izanik, elurte arrisku handiagoa duena da, bigarrenak ordea, segurtasun maila handiagoa eskaintzen du, baina eskirako pista baten ondotik igarotzea behartzen gaitu. Hala ere, instalazio mekanikoak alde batera utzi ditugunean, Pirinioak gordetzen duen txoko berezi honetan erabat murgilduko gara, antzinako sumendia izan zen Anayet mendiaren magalean ibiliz, antzekoa den Midi d’Ossau tontorraren ikuspegi paregabeaz gozatzen dugun bitartean.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

VÉRTICE DE ANAYET MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Inguruko herrietan lo egiteko aukera anitz

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Estazioan ura hartu daiteke. Ur iturriak ezkutuan geratzen dira elurraren eraginez

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Elur-jausien arriskua, Barranco de Culivillas sakanako bidean

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MENDIKO ESKIKO BESTE IBILBIDE BATZUK