Larrunarri jatorrizko hizkeran edo ”Nañarri” bertoko hizkeran, mendi hau guztiok Txindoki izenarekin ezagutzen dugu.
Bere silueta bereziak, larreen homogeneotasuna apurtzen duena, Cervino eta Zermatteko ingurunea ekartzen dizkigu gogora. Izan ere, mendizaleen artean “Euskal Cervino” moduan ere ezaguna da, diferentziak aparte.
Bere homologo suitzarra bezala, bere ertzetik, gure mendietako eskalada klasikoko bideetako bat igarotzen da, eta IV. mailara arteko pasabideak ditu bere baitan. Jakina, arrazoi askorengatik ezin da Hörnlirekin alderatu, baina horrek ez dio izaera eta nortasunarik kentzen.
Gainera, mitologia eta antzinako kondairez betetako ingurune honek, mendizale askorentzat erakargarritasun faktorea areagotzen du. Ziur aski faktore guzti hauengatik, Txindoki, Gipuzkoako gailurrik garrantzitsuenetariko eta euskal mendien artean enblematikoenetakoa dugula esan genezake.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ARALARREKO MAGALETATIK
Larraitzeko aparkalekutik abiatzen gara HE norabidean, aparkalekuaren burutik hasten den harrizko pistatik. Iturri baten ondotik pasatu ostean, non bere garaian, irizpide oneko norbaitek erratz pare bat utzi zituen txangoan botetan pilatzen den lokatza garbitzeko, bidegurutze batera iristen gara. Bertan, gorantz eta ezkerretara ateratzen den bidexkan barneratzen gara.
Bidexka erosoa da, oso zapalduta eta maiz lokaztuta egoten da. Metroak arin irabazten ditugu harik eta bideak zeta zabal bat trazatzen duen arte. Zeta hau isurialdea aldatzean bukatzen da. Bideak HE norabiderantz egiten du Labaieneko basoko goiko mugatik, eta Oriako iturrira iristen da, 840 m altuerara, azken zuhaitz-lerroaren gainetik.
BELTZULEGIKO EREMUETAN
Iturri ondoko bidexkatik jarraitzen dugu, ezkerretara Tximist bidearen ibilbide zorabiagarria utziz. Txindoki mendiaren Km bertikaleko probetan hartu ohi den ibilbide horrek, zalantzarik gabe, indarrak kolokan jartzen dizkie bertatik igarotzen diren mendizaleei.
Zirigarateko atea igaro ondoren, ekialderantz jarraitzen dugu, hain agerikoa ez den tarte batetik, Beltzulegiko bordetarantz. Hemen artzainaren gazta eros daiteke eta bidean bertan dagoen iturrian freskatu ere.
Lurra inklinazioa galtzen doa eta iparralderantz biratzen du, kareharrizko lur azaleratze txiki bat zeharkatuz. Egurral lepoa belarkara da, zabala eta inklinaziorik gabea, hortaz, erabat aproposa geldialdi labur bat egiteko, Txindoki mendiaren zatirik gogorrenari aurre egin aurretik: iparraldeko mendi-mazela.
GAILURRETIK GERTU
Txindoki mendiaren azken zatiak ipar-malda laburra hartzen du. Egurral lepoaren ezkerraldetik, IMrantz zabaltzen den malda handiko lur-eremu batetik gora egiten dugu. Zorua bustita badago, kontuz ibili behar da trakzioa galtzearen ondorioz lurrera ez erortzeko.
Lehen tarte horretan, desnibelari aurre egiteko hainbat aukera aurkituko ditugu; izan ere, bidezidorra hainbat bideetan adarkatzen da, eta horietako batzuek eskudela dute, lurra bustita dagoenean igoera zein jaitsieran laguntzeko.
Bidea ipar-ekialderantz biratuz doa, gure kokapena gailurretik banatzen duen haitzezko hormara hurbildu ahala. Hormaren oinarritik jarraituko dugu azken aldapara bideratuko gaituen isurialde-aldaketaren bila.
IErantz egiten dugun diagonalaren bidearen erdian, Tximist ibilbidearen irteerarekin bat egiten dugu. Hemendik aurrera, Txindoki mendiaren azken metroak bi bideentzat berdinak izango dira.
Harkaitz-oinarriaren azpialdetik jarraitzen dugu eskuin aldera bira zabal bat eginez.Oraingoan, lur-sailak ez dauka horrenbesteko inklinaziorik eta duen zabalerak ibiltzeko eroso egiten du. Aldapak isuri-aldaketa batetan bukatzen du eta hortik aurrera, gailurrera eramaten duen kanalaren sarbidea topatzen dugu. Nahiz eta azken zati hau oso malkartsua izan, maila desberdinetan banatuta dago eta ondorioz, arazo handirik ez dago bidean gora jarraitzeko.
Tontorreko irteera bat-batekoa da eta ikuspegia paregabea. Izan ere, Mari jainkosak bere bizilekua eraikitzeko aukeratu zuen gailurretako bat izan zen Txindoki.
TXINDOKI MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNatura-parkearen araudia irakurri
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakEtxola guztiak pribatuak dira
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakIbilbidean zehar bi iturri aurkitu daitezke
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude bereziki arriskutsuak diren gunerik
SEGURTASUNA
Erraiak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEskubanda batzuk Egurral lepotik gora