Araizko bailara zein Lekunberriko inguruneetatik ikusita, Ttutturre mendiak harkaitz-muino baten tankera hartzen du. Aldiz, beste isurialdetik kareharrizko piramide eder baten aurrean gaudela sumatuko dugu. Forma berezi hau dela eta, Ttutturre inguruko mendien artean deigarriena dugu eta honek adierazgarritasuna ematen dio nolabait. Hain da enblematikoa, Lekunberriko mendi talde ezagunari izena eman diola.
Ttutturre mendia, Malloen mendilerroaren hasierako mendien arten kokatzen da, Aralarko ekialdean. Araizko bailarara ematen duen isurialdeko bideak ongi irabazia dauka trail desberdin edota Km bertikaleko froga desberdinetan barneratzea. Aurkako isurialdetik ordea, mendiak itxura lasaiago bat hartzen du, eta familia artean izadian egiteko jardueratako aproposa bilakatzen da.
Proposatutako ibilbideak Albiko aparkalekuan dauka bere abiapuntua. Hona iristeko, Lekunberri eta Aralarko Santutegia lotzen dituen errepidea hartu beharko dugu. Ibilbide hau, zuzenena izan gabe, gertuago dauzkagun Beloki, Txorrotxeta edota Txameni ere igotzeko aukera emango digu, jardunaldia luzatuz nahi izanez gero.
Aralarko mendilerroak eskaintzen dizkigun aukera guztien artean, Ttutturre mendiak inguruko askok ez bezala, eskatzen duena baino gehiago ematen duen mendietako bat dugu. Malloetako ikuspegi ederrena litekeena Ttutturre mendiko tontorrak ematen digu. Ez da gutxi. Aralarko mendilerroaren ekialdera etorriz gero, asko merezi duen gailurra dugu.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
PAGOEN ARTEKO IBILALDIA
Albiko HMra kokatzen den burnizko atetik abiatzen gara, Lekunberri eta Aralarko Santutegia lotzen duen errepidetik igota, bidearen eskuin aldean. Mrantz jotzen dugu pagadian sartzen den mendi bidetik eta 100 metrora Irantz bira egiten dugu.
Bidea zabala, erosoa eta agerikoa dugu. Harri eta zuhaitzetan gezi eta puntu gorri ugari daude bidea nolabait seinaleztatzeko. Aurrera jarraitzen dugu IMrantz, gure ezkerretara kokatzen den sakonunea inguratuz eta Kapatargo bidegurutzera iristen gara. Eskumako bidea hartzen dugu, aurrekoan bezala, ezkerretara dagoen beste sakonune bat inguratzeko eta Miguelen Bordara iristen gara.
Borda gure eskuin aldean uzten dugu IE norabidea hartzen dugun heinean, norabidea mantenduz Andrapagune inguruan. Bideak IIMrantz bira egiten du eta hurrengo 500mtan garaiera irabaziko dugu Z haundi bat eginez. Gutxinaka, bidea estutzen doa ibiltzeko erosotasunik galdu gabe.
Pagaditik irteten gara IM norabidea jarraituz, orain bai, mendi-bidetik. Pinudi baten ondotik igaro eta harkaitzen arteko pasarte estu bat bilatu behar dugu, Bustinzako Bordara eramaten gaituen larrean ateratzeko. Behin bordan gaudela, bideak IErantz egiten du, Beloki eta Txameni artean dagoen erreka txikiaren eskuin aldetik.
Zelaia I norabidean igaro ondorengo bidegurutzean, eskuinetara dagoen bidea hartzen dugu IIErantz. Belokiren oinean dagoen lepo txiki batetara iristen gara, metro gutxitara GR12 mendi-bidea aurrez aurre topatuz. Puntu hau erreferentzia izango dugu bueltako bidean.
BIDEA ERAIKIZ
Hemendik aurrera, Ttutturre mendira eramaten dituen hainbat bide topatzen ditugu, batzuk ondo definituta, beste batzuk ez horrenbeste. Gure kasuan, Aitzear mendira igotzen den hegala hartzen dugu, elur pilaketa handienak alde batera utzi nahian.
Aitzear aldera igotzen den hegoaldeko magala Inguitzi ingurutik hartzen dugu, zuloguneak gure eskumara utzita. Garaiera hartzen goazen neurrian, IErantz jotzen dugu, mazela alderik alde igarotzen duen mendi-bidea gure kokalekutik behera utziz, elur pilaketak direla eta.
Gailurretik metro gutxira, Erantz jotzen dugu ondoko lepora jaitsi eta Ttutture aurrez aurre izateko. IE norabidean jaisten jarraitzen dugu Ttutturre mendiaren oinera iritsi arte eta bertan izanik, ezkerretara egiten dugu, IIMrantz, Txintxaleku lepora eramaten duen basoko pasartea bilatzeko.
ERTZETIK
Basoaren pasabidean sartzen gara lurzoru karstikotik. Ondorioz, orain arteko erosotasuna galdu egiten dugu harkaitzen artean bidea bilatzen dugun bitartean. Metro gutxira zuhaiztitik irteten gara, lepora ematen duen malda azpian jartzeko. Ttutturre mendirantz doan bide “arruntak”, isurialde honetatik, erlaitz belartsu batetik gora egiten du. Erlaitzak harkaitz muinoa zuzen eta malda handian zeharkatzen du, tontorrean bat-batean irten arte.
Isurialde honetan bezala, aurkakoan Ttutturre mendiaren oinetik Erantz jotzen badugu, beste bide bat aurkituko dugu Abateko lepotik zuzen egiten duena.
Proposatutako ibilbide honetan, zuhaitzen arteko pasartetik irten bezain laster, Erantz jotzen dugu, malda handiko aldapa zuzen hartuz eta ertzaren gainean jartzeko. Modu honetan, igoerari amaiera ematen diogu sekulako ikuspegia ematen duen ertza erosotik gailurreraino.
TTUTTURRE MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabili
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNatura-Parkearen araudia aztertu
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakInguruko etxola guztiak pribatuak dira
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakHorniketa ez dago bermatuta, ura eramatea gomendatzen da
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakIbilbideak ez du segurtasun-elementurik