Guztiz argi ez badago ere, Toloñoko mendilerroa eta hau burutzen duen mendiaren izena barduloen jainko bati zor dio bere izena, hain zuzen Tullonio edo Tullonium jaikoari. Izan ere, gaur egun ikusgai dagoen kristau monasterioaren arrastoak dauden lekuan, jainko honi eskainitako tenplu bat eraikita zegoen. Beste aditu batzuek aldiz, Tullon hitz zeltikoan oinarria duela diote.

Teoriak teoria, egiaztatu daitekeena da Arabak Errioxarekin muga egiten duen mendi honetan bisitaririk ez dela sekula falta, lurralde honetako mendirik ibilienetakoa baitugu. Txangoak zailtasun teknikorik ez duen arren, aparkalekuan topatu dugun gazte baten esanetan, “lehenengo aldapatik gorantz ari zarela gogorarazten dizun mendi horietakoa da Toloño”.

Guztira 3Km eta erdi burutu behar dira 600mko desnibela gainditzeko eta atsedenerako toki lau askorik ez du eskaintzen. Hala ere, bidearen erosotasunak eta Arabar Errioxa eta Errioxako lautadaren ikuspegiak hain atsegin egiten du igoera, zein konturatu orduko, monasterioaren parean izanen gara, gailurretik oso gertu.

Tontorretik dagoen ikuspegiak, Nafar Pirinioetatik (eta haratago)  Urbión aldera dagoen guztia ikusteko aukera eskaintzen du, zalantza izpirik gabe, aitzakia ezin hobea trasteak hartu eta bertara gerturatzeko.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

TOLOÑO MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Seinaleztatutako bibak gunerik ez dago

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Bidean ez da aterperik

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean urik ez dago

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

TREKKING BESTE IBILBIDE BATZUK