Baztango mendien artean, garaiena dugu Saioa. Bere gailur belartsuak eskaintzen duen ikuspegia paregabea da, iparraldeko haranetatik Moncayora eta Kantauri itsasotik, Pirinioetara, baldin eta lainorik ez badago.

Bertara igotzeko ohiko bideak bi dira, Belateko gainatik abiatuta, Azkenazko lepotik igaro eta Okolin gaina atzean utzita, alde batetik, eta aurkako isurialdean, Artesiagan hasita, Sagardegiko lepotik doan bidetik.

Bertara iristen diren bide arruntena ez bada ere, gaurkoan Artesiagatik abiatzen den bat burutuko dugu, zuzenagoa den Zirolako Harriaren ondoko bidetik. Eremu lainotsu honetan hodeiarteak probesteko  biderik egokiena da, laburrena eta agerikoena izanagatik.

Bide hauek errazak eta erosoak dira, edozein adineko mendizaleek ibiltzeko modukoak. Neguan ere, mendiko eskiekin gabiltzanon artean ere klasikoetako bat dugu Saioa.

Aipatutakoak aintzat hartuta, erraz ulertu daiteke zergatik Saioa mendia den Nafarroako tontorren artean maitatu eta bisitatuenetakoa.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

SAIOA MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Seinaleztatutako bibak gunerik ez dago

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Bidean ez da aterperik

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean urik ez dago

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

TREKKING BESTE IBILBIDE BATZUK