Plazaolako Bide Berdea, pasadan mendearen erdialdean itxi zen Plazaolako Trenbidearen bidea jarraitzen du. Trenbide hau, Tren-Txiki izenez ezagutu ohi zena ere, Donostia eta Iruñea elkartzen zituen.

Proposatutako bidea, Andoaingo (Gipuzkoa) herrian hasi eta Lekunberrin (Nafarroa) bukatzen den ia 40km-ko luzera duen eta guztiz bizikletaren gainean egin daitekeen bidea izanik. Naturaren Biotopo izendatutako Leitzarango bailaratik gora egingo dugu, Larraungo bailararen zati bat ere ezagutuz.

Igaroko ditugun harizti eta pagadi handien artean, antzinako meategi, burdindegi, ikaztegi, errota eta historiaurreko zenbait monumentu ezkutatzen dira, zenbait zubibide eta ia 40 tunel daude. Izan ere, indar handiko argia eramatea gomendagarria da, tunel gehienek ez baitute argiztapen nahikorik.

Baimendutako ibilgailuak soilik igaro daitezke bidetik, hortaz, astean zehar, zur-industriarekin zer ikusia duten kamioi eta makinariarekin topo egin dezakegu. Arrazoi honengatik, badira bidearen atal batzuk zuloz beteak daudenak, eta euriteen ondorioz, putzu eta lokaztiak izango dira. Gutxi balitz, lokatza tunel batzuen barruan egoteaz gain, itoginak ere topatuko ditugu bertan.

Aipatutakoak ez dira inolaz ere akats larriak, baina kontutan hartzeko modukoak izango dira, baldin eta bide hau zeharkaldi luze baten atal moduan erabiltzen badugu. Errepidean erabiltzeko gurpilak bizikletan muntatuta baditugu edota alforjetan zama eramaten badugu lasaiago ibili beharko dugu. Baita gurekin umeak badatoz edo lokatzetan sartzeko prest ez bagaude. Azken fineann, mendian gaude, eta mendiko baldintzak izango dira hemen.

Hala eta guztiz ere, Plazaolako Bide Berdea egiteko orduan,  nahiz eta gune gutxitan erosotasuna galtzen duen, onura askoz gehiago jasoko dugu. Dudarik ez izan, asko merezi duen bide honek eskeintzen duen gozamena erabatekoa dela diogunean.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

PLAZAOLAKO BIDE BERDEA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEA

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Andoain, Leitza eta Lekunberri herrietan hainbat aukera daude

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Ibilbidearen hasierako iturria. Ura eramatea komenigarria da, bidean aukera asko ez daude

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Sarritan ibilbidea lokazten da, pasarte irristakorrak.

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MTB BESTE IBILBIDE BATZUK