Orhi mendiak badu bere izena hitz larritan idazteko nahiko arrazoi, izan ere, Kantauri itsasotik abiatuta, bi mila metroak gainditzen dituen lehenengo mendia dugu eta ondorioz, Goi-mendien zerrendan sailkatzen den lehenengoa.

Inguruko mendien artean ere garaiena dugu, beraz, gailurretik edozein aldetara begiratuta, sekulako ikuspegia duen mendi baten aurrean gaude. Tontorrera iristeko hainbat bide daude, baina ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen dena dugu, zailtasun gutxikoa eta laburrena.

Mendatetik abiatuta, bi bide nagusi daude, ertzekoa eta ipar-mendebaldekoa. Gure txangoan, ertzeko bidetik joan eta itzulia beste bidetik egin dugu, kamerak bi bideak jaso eta ibilbide birtualean bata zein bestea ikus dezazuen.

Euskal Mitologiaren epizentroan

Berezko argudio nahiko badira ere bertara gerturatzeko, txangoa eremu magiko batean ematen dela aipatu beharra dago. Betidanik kondairek xarma berezi bat eman izan ohi diote Euskal Herriko zeinbat gune, mendi eta basoei. Bereziki Orhipean.

Hemen, Mariren egoiztetako bat egonaz gain, Basajaun eta Basandere ere bizi omen dira haitzulo batean. Baina zenbat eta beherago joan eta baso eta herrietara gerturatu, orduan eta izaki mitologiko gehiagoren izenak agertzen dira liburuetan, bai mugaren alde batean zein bestean.

Beraz, goiz pasa eder bat egin nahian bazaudete, irakur itzazue inguruko kondairak eta bidean zein tontorrean ume eta gaztetxoei kontatu. Esan ohi da izena duen guzia badela, nahiz eta guk bidean izaki mitologikorik ez dugun ikusi. Hala ere, batek daki Orhiko bideek oraindik zer sekretu gordetzen dituzten…

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

ORHI MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Seinaleztatutako bibak gunerik ez dago

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Bidean ez da aterperik

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean urik ez dago

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Zorua bustita bada, harkaitz-zerrendako plaka labainkor egon daiteke

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Harkaitz-zerrendan kable bidezko eskudela

TREKKING BESTE IBILBIDE BATZUK