Val d’Aran bailarara gerturatzen den orok derrigorrez bisitatu beharreko hainbat txoko eskuragarri dauzka, hauen artean berezienetakoa, aspaldi hustutako Montgarri herrian dagoena izanik. Aurkeztutako ibilbideak bertatik igarotzen den Noguera Pallaresa errekaren lehen kilometroak jarraitzen ditu, larre eta mendi-pinudiak zeharkatzen dituzten bideak erabiliz, Santutegira eta berau osatzen duten bordetara iritsi arte.

Elurrik ez dagoenean, oinez edo bizikletan egiteko ibilbide ezin hobea dugu, bai lagun artean zein familian. Neguan ordea, mendi erraketa zein iraupen eskiekin egin izan ohi da. Nahi izan ezkero, motoeski edo txakur-leren bidezko txangoak antolatzen dituzten zerbitzuak ere aurkitu daitezke bailaran.

Ibilbideak errekaren bi aldeetatik doazen Camin Riauko pistak erabiltzen ditu, jaitsiera alde batetik eginez eta igoera bestetik. Oro har, ibilbide hau ordulariaren orratzen joera jarraitzen du, baina aurkakoan ere egiteko aukera izango da, betiere kontuan izanik eskuinaldeko bidean baimendutako ibilgailuak ere aurkitu daitezkeela. Galtzeko arriskurik ez dago, MTBrako homologatu eta seinaleztatua dagoen 20. bidea baita BTT Val d’Aran zentruan. 

Ibilbide honetan oinezkoek izango dute beti lehentasuna, norabide batean zein bestean, hortaz, adi eta kontuz ibili beharko dugu bizikletaren gainean. Animalia anitz ere egon daitezke bidean zehar, beraz, hauek ere errespetatu beharko ditugu. Ordainean, bailaran aurkitu daitekeen ingurune idilikoenetako batetan murgiltzeko aukera izango dugu.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

BERET – MONTGARRI – BERET 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Refugi de Peira Arroja (Aterpe librea). Beret aparkalekura iritsi aurretik, eta  Amics de Montgarri, Montgarri herrian bertan

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Inguruko ibaiak eta errekak. Ibilbidetik gertu dagoen iturri bat dago. Estazioan ura hartu daiteke

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Udaberrian litekeena da ibilbide osoa edo zati bat elurrarekin egotea

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MTB BESTE IBILBIDE BATZUK