GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 36. etapa: Vallter 2000-Molló
Luzera ertaineko etapa dugu Vallter-Molló ibilbidea. Bertan jaitsiera dugu nagusi, izan ere 1400m baino gehiago jaisten dira gaurkoan, amaierara iritsi arteko 20Kmetan.
Setcases herrira iritsi bitartean asfaltoa izanen dugu zolen azpian nagusiki baina behin herrien eremutik at, pistak eta mendi-bideak izango ditugu bidelagun, baso eta goi-larreak zeharkatzen ditugun heinean.
Ibilbidean ageriko bideetatik eman arren, badira zenbait larre eremu eta basoen arteko konexio gune, zeinetan bidea guztiz desagertzen den. Hala ere, nabigaziorako arazorik ez dugu sumatu, seinaleztapena egokia baita.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ASFALTO BIDEZKO KONEXIOA
Vallter 2000 estazioko heliportuaren azpiko bihurgunean ematen diogu hasiera txangoari. IE aldera begira jarri eta errepidetik irteten gara GR11 margoekin markatutako harkaitz baten ondotik. Erreferentzia gisa, aurrean dugun elektrizitate zurtoin bat hartzen dugu.
Bideak IM aldera bira egiten du goranzko terraza belartsu batetik eta bertatik 100 bat metro ibili ditugunean, zurtoin baten ondoan ekialderantz jotzen du errekaren beste aldera egiteko asmoz. Mazela gainditu eta teleaulkiaren zutabearen ondorik igaro ondoren, aurretik erreferentzia gisa hartu dugun elektrizitate zurtoinaren ondora iristen gara. IE aldera jarraitu eta zuhaiztia zeharkatzen dugu beste aldean dagoen ubiderantz jaitsiz. Ubidearen beste aldean, seinale tantaia duen bidegurutzean, hegoalderantz egiten dugu mendi-bidetik.
Teleaulkiaren aparkalekuaren ondotik igaro eta errepidetik jarraitzen dugu, autokarabanen aparkalekua atzean utzi ondoren, bidearen eskuin aldean dagoen elektrizitate zurtoinera gerturatuz. Iritsi aurretik, eskuin aldetik erabateko bira egin eta zuhaiztia inguratzen duen mendi-bidean sartzen gara.
Aurreko norabidea berreskuratu eta hurrengo 2,5 Km-etan ageriko bidetik jaisten jarraitzen dugu, erreka eta elektrizitate lineak ondoan ditugula, Pla de la Molina inguruan berriz errepidera irten arte.
Hemendik aurrera, Setcases herrira iritsi arteko 4Km-ak errepidetik burutzen ditugu.
LES AGUDES MENDIAREN BASOAK
Zubia ekialderantz igaro eta beste aldeko etxeen hegoaldetik igarotzen den zolatutako pistan aurrera egiten dugu, bidegurutze batera iritsi arte. Eskuin aldera egin eta ageriko bidean gora egiten dugu lasterbiderik hartu gabe.
Hegoalderantz metro batzuk burutu ostean, bihurgune nagusiaren erpinean beste bidegurutze batekin egiten dugu topo. IE aldera jarraitu eta bidean mantentzen gara bihurgune batek HHM aldera egiten duen arte. Bihurgunean, basotik HE aldera doan mendi-bidean sartzen gara. Basotik irten eta bidea guztiz desagertzen da baina norabidea mantentzeko arazorik ez, zuhaitzetan margotutako seinaleak direla eta.
Pla d’en Just laua zeharkatu eta hemendik aurrera, bideak patroi bati jarraitzen dio. Tarte batean hegoalderantz egiten du garaiera hartu eta sakanaren maila gainditzeko eta jarraian ekialderantz jarraitu hurrengo sakanaren gandorrera iritsi arte.
Patroia hiru aldiz jarraian egin eta Torrent del Fosc ubidera iristen gara. Bertan, Pla de Lienz laura doan pista belartsu bat hasten da.
Lauaren atarian, pista utzi eta hegoalderantz, ubidearen ondotik gora egiten dugu. 200m lineal burutu eta ubidetik urruntzen gara ekialderantz doan eta lautik datorren pistan bukatzen duen bira batetik. Pistaren bihurgunean bertan, berriro hegoalderantz doan lasterbidea hartzen dugu pistaren goiko mailara iristeko.
Zuhaiztitik irten eta pistaren beste aldera egiten dugu, belazetik margotutako zurtoinei jarraituz, ekialderantz. Goialdera iritsi, eta bi isurialdeak banatzen dituen hesia igaro gabe, IE aldera jarraitzen dugu, hurrengo muinoa gainditu eta Coll de Llienz lepora jaitsiz.
MENDIEN ARTEKO IBILBIDEAN
Hesia atakatik igaro eta zuhaiztirantz jotzen du IE norabidean. Bidea agerikoa bihurtzen da zuhaiztian sartu aurretik eta Puig Sistra mendiaren hegala zeharkatzen du zuhaitzen artean bidea galtzeko arriskurik gabe, hasierako metroetan mailari eutsiz eta emeki jaisten aurrera joan ahala. Clot de les Pedrisses ubideak sortutako depresioa igaro eta bideak berehala ekialderantz egiten du, bidebanatze baten aurretik. Eskuin aldeko mendi-bidea hautatu eta HE norabidean bira luze bat burutu ostean, basotik irteten gara ekialdeko gandorra zeharkatzen duen pistaren ondoan.
Belazean aurrera egiten dugu, gandorrarekiko paralelo mantenduz Collada de la Fembra Morta izeneko lepoaren azpitik igaro arte. Bideak gandorrari jarraitzen dio baina honekiko metroak galduz eta Puig Moscós mendiaren tontorraren azpitik igaro ondoren, honen eta Puig de Sant Joan tontorren arteko lepora zuzen eramaten gaitu.
Hesia atakatik igaro eta pistan hegoalderantz abiatzen gara Puig de Sant Joan mendiaren azken arrapala igotzeko.
MOLLÓ ALDERA JAISTEN
Pistak berehala HE aldera bira egiten du Molló herrirako bidean eta kilometro erdi ibili ondoren, basotik ateratzen gaitu. Pista bitan banandu egiten da, Font de L’Espatllat errekaren alde batetik zen bestetik doazen gandorretatik jaisteko aukera eskainiz. HM aldera jo eta ubidearen eskuin aldetik, HE norabidean jaisten den gandorrean murgiltzen gara.
Pistak eskuin aldera bira egin eta jarraian berriro beherako bidea hasten duen lau txikian, ezker aldera doan eta hain agerikoa ez den pista bat abiatzen da, urrunean dagoen Bocanegra mendia aurrean duela. Pista horretan sartu eta isolatuta dagoen etxe baten aurrean dagoen bidegurutze batera iristen gara. Zuzen jarraitu eta HHE norabidean bira luze bat burutu ostean, Molló herrira iristen den hormigoizko pistan sartzen gara.
Bidegurutze batek hegoalderantz jarraitzeko gonbita egin eta Molló herrian iparretik sartzen gara.
VALLTER 2000-MOLLÓ 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakURA
Edateko urez hornitzeko lekuakErrekak badira bidean zehar, baina edangarritasuna eta hornitzea bera ez daude bermatuta
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude