GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 35. etapa: Nuria-Vallter 2000

Ibili beharreko distantzian dela esan genezake, Nuriako Santutegitik abiatu eta Vallter 2000 inguruan bukatzen duen etapa hau. GR11 bidea egiteko laguntza talderik ez bada edota errepidearen ondoan bibaka egin nahi ez bada, errepidera iritsi aurretik Ulldeter aterpea leku paregabea izan daiteke etapa bukatzeko.

Ibilaldian, 2700mko garaiera gaindituko dugu eta Coll de Nou Creus eta Coll de Tirapits lepoen artean dagoen ertz ederretik ibiliko gara. Eremu horretan ezagunak diren Pics del Infern, Bastiments eta Gra de Fajol mendien ondotik ibiliko gara, Vallter 2000 eski estazioko pisten eremuan sartu eta etapari bukaera eman aurretik.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

NURIA-VALLTER 2000 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak
Nurian lo egiteko aukerak eta kanpalekua
Etapan: Cabana de Tirapits
Etapa bukatu aurretik: Refugi Ulldeter

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Errekak badira bidean zehar, baina edangarritasuna eta hornitzea bera ez daude bermatuta

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK