GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 34. etapa: Planoles-Nuria

Erlatiboki labur eta erosoa dugu Nuriako Santutegira iritsi arazten gaituen gaurko etapa hau.

Gainditu beharreko 1100m-etatik, erdia baino gehiago hasierako 3 Km-etan igotzen dira. Ondorioz, igoera nagusi den ibilbide honetan nahiko lasai ibiliko gara aldapen pendizari begira, betiere salbuespen gisa tarteka agertzen den arrapala gogorren bat bada ere.

Erosoak diren bideak nagusi dira, agerikoa eta ondo seinaleztatutakoak. Hala ere, belazeetan adi ibili beharko dugu, bidea pasarte txikiren batean galdu egiten baita.

Adar baxu zein altuko basoetan ibiliko gara, goi-larreak zeharkatu, amaiezinak diren zuhaiztietara sekulako ikuspegia duten mendi-hegaletatik joan eta Puigmal mendiaren azpitik igaroko gara, Alta Cerdanyako mendi esanguratsu eta ia 3000mtara iristen den kolosoa.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

PLANOLES-NURIA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak
Planolesen badira lo egiteko aukerak
Hasieratik gertu: Refugi Corral Blanc
Nurian lo egiteko aukerak eta kanpalekua

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Errekak badira bidean zehar, baina edangarritasuna eta hornitzea bera ez daude bermatuta

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK