GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 34. etapa: Planoles-Nuria
Erlatiboki labur eta erosoa dugu Nuriako Santutegira iritsi arazten gaituen gaurko etapa hau.
Gainditu beharreko 1100m-etatik, erdia baino gehiago hasierako 3 Km-etan igotzen dira. Ondorioz, igoera nagusi den ibilbide honetan nahiko lasai ibiliko gara aldapen pendizari begira, betiere salbuespen gisa tarteka agertzen den arrapala gogorren bat bada ere.
Erosoak diren bideak nagusi dira, agerikoa eta ondo seinaleztatutakoak. Hala ere, belazeetan adi ibili beharko dugu, bidea pasarte txikiren batean galdu egiten baita.
Adar baxu zein altuko basoetan ibiliko gara, goi-larreak zeharkatu, amaiezinak diren zuhaiztietara sekulako ikuspegia duten mendi-hegaletatik joan eta Puigmal mendiaren azpitik igaroko gara, Alta Cerdanyako mendi esanguratsu eta ia 3000mtara iristen den kolosoa.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ROC BLANC MENDIAREN HEGALETAN
Planoles herriaren iparrean kokatzen den kanpinean hasten digu ibilbidea, hain zuzen ere, administraritzaren etxearen ondotik ipar aldera doan hormigoizko bidean. Kanpalekua eskuin aldean dugula, seinale tantaiaren ezker aldetik iparrera doan mendi-bidea hartzen dugu.
Ezker aldera bira itxi bat burutu eta ur biltegien gainetik kokatzen gara. Bidea agerikoa da eta ondo seinaleztatuta dago, beraz, arazorik ez da zuhaitzen artean Collet de les Barraques lepora doan errepidera arte igotzeko. Asfaltoaren beste aldera egin eta lasterbidetik errepidearen hurrengo mailara arte igotzen gara.
Ezkerrera doan bihurgunea burutu bezain laster, errepidea uzten dugu ezker aldetik basora doan pistatik. Sartu ahala, pista estutu egiten da, ondo seinaleztatutako eta ageriko bide erosoan bilakatuz.
Ekialderanzko joera duen etenik gabeko eta malda iraunkorra duen hegalean gora, metroak azkar irabazten ditugu. Iparretik IE aldera doan bira baten ondoren bidebanatze bat topatzen dugu, altimetroak 1720m inguru adierazten dituenean. Ezker aldeko bidetik jo eta pista batera iristen gara. Pistan eskuin aldetik metro gutxi batzuk burutu eta lehenengo bihurgunearen erpinetik aldentzen den mendi-bidean sartzen gara, norabideari eutsiz.
Berriro ere errepidera irteten gara eta askaldegi bat dagoen soilgune batera iristen gara. Ezker aldean Refugi Corral Blanc aterpea kokatzen da. Geldialditxo bat egin eta berriro ere IIE aldera igotzen hasten gara errepidera irten arte.
Errepidean eskuin aldera igotzen jarraitzen dugu eta 800m burutu ondoren, Collet de les Barraques lepora iristen gara.
QUERALBS GAINETIK DOAN ZEHARKALDIA
Asfaltoa bukatu eta guztiz bira egiten dugu, ipar isurialdetik jaisten den pistari hasiera ematen dion kanadar pasabidearen ondoko seinale tantairantz.
Pistan barneratu eta IM aldera jaisten hasten gara. Bideak emeki IE aldera egiten doa metroak galdu ahala. Soilgune batera iritsi, eta pistak IM aldera bira egin eta maldan gora galtzen da. Leku honetan pista utzi eta norabidea aldatu gabe, basorantz (I) bideratzen ditugu gure urratsak ageriko biderik gabe.
Pasarte hau ondo seinaleztatuta dagoenez, arazorik gabe mugitzen gara norabide onean metro batzuk beherago, bidea berriro ageri den arte. Bidean berriro, errekaraino jaisten gara. Zaldaina erabiliz ubidearen beste aldera jo eta honen ondotik ezker aldera igotzen hasten gara.
Bideak HE aldera bira egiten du eta Roca dels Quatrecorn mendiaren gailurra hegaletik inguratzen duen bira luze bati hasiera ematen diogu. Isurialdea aldatu eta ekialderantz goazenean, HE ertzean dagoen lepo txiki bat hartzen dugu erreferentzia gisa.
Bertatik igaro behar garenez, bidea desagertu zein mendi-bide anitz ageri diren eremuetan norabide egokia hartzen laguntzen digu.
Lepo txikira iritsi eta ekialdeko isurialdean sartzen gara. IE aldera hegala zeharkatzen dugu, Quatrecorns tontorraren bertikala atzean utzi eta Cim de la Dou mendiaren gailurraren bertikalera iritsi arte. Hemendik aurrera, bideak ekialderantz jotzen du emeki. Pasartean seinaleztapenarekin adi ibiltzea komeni, hamaika mendi-bide daude eta erraza da bidea galtzea.
IE aldera goranzko bira bat burutu eta Collada de la Fontalba lepora iristen gara.
NURIAKO SARBIDEA
Lepoan Puigmal aldera bira egin eta beste aldetik jaisten hasten gara pistara iritsi arte. Beste aldera jo eta zelaitik lepoko aparkalekutik datorren bidea begien aurrean dugula, bertara gerturatzen gara.
Mendi-bideak orografiari jarraitzen dio eta zirkuaren beste aldera eramaten gaitu, Torrent de Puigmal ubidearen beste aldera egin ostean. Jarraian, bideak Tros de Bou gaina inguratzen du, ekialdean dagoen basotik sartuz.
Zuhaitzen artean iparrera bira egin eta Nuriara iristeko burutu beharreko igoera eta jaitsierei hasiera ematen diogu. Ageriko 3 soilgune nagusi zeharkatzen ditugu Santutegiaren ingurura iritsi aurretik. Handienean, Coma de Gambén ubidearen beste aldera egiten dugu eta honen ondoren, soilgune txiki bat besterik ez dugu Coma dels Perdius aurretik dagoen bidegurutzera iristeko.
Bidegurutzean, Nuria ikusgai dugula, ezker aldera jo eta sigi-sagatik jaisten gara. Iparralderantz jarraitzen dugu eta beste sigi-saga batek behatokiaren oinean uzten gaitu. Ipar aldera jarraituz, minutu gutxitan Nuriara iristen gara.
Konplexuaren ezker aldeko bidetik iparrera jarraituz, kanpalekura iristeko aukera dago.
PLANOLES-NURIA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakURA
Edateko urez hornitzeko lekuakErrekak badira bidean zehar, baina edangarritasuna eta hornitzea bera ez daude bermatuta
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude