GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 32. etapa: Esparvers-Puigcerdá

Esparvers-Puigcerdá etapa jaitsiera handiko ibilbidea dugu, nahiz eta ibili beharreko 24 kilometroen buruan 900m-ko garaiera gainditu behar dugun, jaitsi beharrekoak 1700m inguru dira eta.

Garaiera nagusietan ondo seinaleztatutako eta agerikoak diren mendi-bide eta bidexkak nagusi dira gehienbat. Aldiz, auto bidez iritsi daitezkeen gunetara  edota herriren batera gerturatu ahala, seinaleztapenen inguruko zenbait arazo suertatzen dira (2020. Urrean) eta batzuetan desagertzeraino ere iristen dira. Harira, Saneja herriaren atariko bidegurutzean ageriko seinaleztapen ezak (herrian bertan berriro ere agertzen dira) okerreko bide bat hartzea ahalbidetu zuen. Bide zuzenak, Saneja herria zeharkatzen du eta errepidetik Puigcerdá aldera jotzen du kanpinaren ondotik, guk hartutakoa haatik, aurkako aldera egiten du asfaltotik at, beste bide interesgarri bat eginez.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

EESPARVERS-PUIGCERDÁ 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Hasieran: Esparvers etxola. (bizigarritasuna ez dago bermatuta)

Bidean: Aterpe eta etxolak. Aipagarria: Refugi de Malniu

Puigcerdán: lo egiteko aukerak daude

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Malniura arte errekak eta iturriak daude. Hornitzea ez dago bermatua.

Malniu (Iturria) eta Guils artean ez da urik.

Aurrerago, herrietan ura hartzeko aukera

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK