GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 27. etapa: Tavascan-Àreu

Tavascan-Àreu etapa ederra, azkar eta eroso ibiltzeko gaitasuna eskaintzen duten pista eta malda handiko kanaletatik zuzen doazen bideak bateratzen dituena  dugu, gehienbat zuhaizti eta basoen artetik doana.

Metatutako desnibelari erreparatzen badiogu, ibili beharreko 18,8Kmtan ia 1400m igo beharko ditugu eta 1100mtara gerturatu ere jaisteko orduan, proposatutako ibilbidea osorik egiten bada. Àreu herrian bukatzekotan, aipatutakoari 3 Km inguru kendu beharko zaizkio eta 150m inguru goranzko desnibelean.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

TAVASCAN-ÀREU 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Etaparen hasieran zein bukaeran lo egiteko aukerak daude

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean errekak daude eta Boldís Sobirà herrian iturria dago. Hornitzea ez dago bermatua

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Kable bidezko eskudel bat instalatuta,  Les Planes gaineko estugunean

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK