GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 26. etapa: Estaon-Tavascan
Estaon-Tavascan etapan burutu beharreko distantziari jaramon egiten badiogu, etapa labur baten aurrean gaudela jabetzen gara berehala, zeinetan gainditu beharreko desnibelak Coll de Jou lepoaren inguruan metatzen diren. Lurrezko mendi-bideak eta landaredi baxuko eremu irekiak nagusi diren honetan, azkar eta eroso ibili daiteke.
Coll de Jou lepotik haratago dauden herriak lotzen dituzten mendi-bideak aipatzekoak dira, bai ibiltariari eskaintzen dioten ikuspegiagatik eta baita Lo Caubo mendiaren hegal malkartsuen artean dotoreziarekin iraganagatik. Mapari soilik begiratuta, trantsizio etapa bat dirudienak, gozamenerako txangoa bilakatzen da bertatik ibilitakoan.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
MIRAVALL MENDIAREN ITZALPEAN
Estaon herriaren ipar aldetik abiatzen gara, ekialderantz luzatzen den kaletik. Herriaren azkeneko etxeak atzean utzi eta bailaran barneratzen den mendi-bidea hartzen dugu, ipar alderantz, ubidearen bila. Zuhaitzen artetik uraren mailara arte jaitsi eta zubia baliatzen dugu errekaren aurkako aldera zeharkatu eta ondorengo pistan sartzeko.
Errekaren ondoan jarraitzen dugu, pistatik goranzko bidean bidegurutze batek pista utzi eta errekaren beste aldetik , bide bera egiten duen mendi-bide batean sartzera behartzen gaituen arte. Mendi-bideak, metro gutxiren buruan berriro bat egiten du pistarekin eta ez du inolako lasterbiderik egiten pistaren ibilbidearekin alderatuta.
Pistaren amaierara iritsi eta aurrera jarraitzen dugu jarraian dagoen bidetik, Bordes de Nibrós etxolen ondotik igaro eta 300mtara kokatzen den bidegurutzearen parean garen arte. Eskuin aldera egiten dugu HHE norabidean diagonal luze bat eginez gandor belartsura iristen garen arte. Bertan, EIE norabiderantz bira egin eta sigi-saga eroso batek Borda de Vidal etxolaren albo batera eramaten gaitu.
Diagonal luze batek gandorraren aurkako aldeko hegalean barneratzen gaitu eta penditzan gora eginez, Coll de Jou lepoaren oinera gerturatzen gara. Zeta berri batek, hegalaren malda gogorra modu lasaian gainditzen laguntzen gaitu, lepoaren bertikalera azkar batean iritsi araziz. Azkeneko aldapa zuzen igotzen dugu.
LO CAUBO ZEHARKATUZ
Lepotik IE aldera jaitsi eta metro gutxira ekialderantz jaisten den mendi-bidean beheranzko bideari ekiten diogu. Garaieran lehenengo 100 metroak modu zuzenean galtzen ditu lurrezko mendi-bideak, seinale tantaia batek norabidea aldarazten duen arte. HHE aldera egin eta ur aska edo biltegi txiki bat duen landaredirik gabeko soilgune batera iristen gara. Norabideari eutsi eta ageriko bidetik jarraitzen dugu gandorrera iritsi eta berriro norabidez aldatzen dugun arte, behin eta tarte txiki bat ertzaren aurkako isurialdetik burutu dugunean.
IIE aldera bideratuta, diagonal luze batek hiru bihurgunedun sigi-saga batera eramaten gaitu. Honek, hegalaren tarte honetan, gihar eta artikulazioak behar baino gehiago estutu gabe metroak galtzea ahalbidetzen du. Sigi-sagak IE norabideari begira utzi eta aurrera jarraitzen dugu kilometro bat pasatxo bete arte. Bertan, bideak (jada pista baten itxura hartuta) HE aldera bira egin eta zeta bat marraztu ostean, Lleret herriaren goialdera iristen gara.
Lleret eta Aineto artean
Errepidean ezker aldera egin eta herrigunetik aldentzen gara ipar alderantz. Lehenengo bihurgune itxian. IIM norabidean, basoan barneratzen den mendi-bidea hartzen dugu eta honi eutsiko diogu Torrent de Blasi errekaren parera iritsi arte. Bideak, bailararen orografiari jarraituz, IE aldera egin eta minutu gutxiren buruan basotik aldentzen gaitu.
Maila berean, Lo Caubo mendiaren ekialdeko isurialdea zeharkatzen dugu, hegala alderik alde moztu ondoren, berriro basoan sartzen garen arte, Canal del Bosc kanalaren inguruan. IIE aldera jaisten hasten gara Canal de Fonsenrós kanalera hurbilduz. Hemen bai, malda areagotu egiten da. Zuhaitzen artetik irteten gara soilgune batean, bertan, honen hego-mugan mantentzen gara, zuhaiztia eskuin aldean dugula.
Pasarte honetan, begiratzen dugun maparen arabera, GR11 bideak eremu desberdinak zeharkatzen ditu. Gure txangoan, zuhaiztia eskuin aldean dugula, honen albotik jaisten gara penditzan zuzen, azpialdean amiltzen den maila eskuin aldetik gainditzeko. Gainditu ahala, iparrera bira egin eta honen azpitik gurutzatuz, kanala mugatzen duen ertzera gerturatzen gara, ekialderantz bira egin eta zuhaitzen ondotik beheranzko bidean jarraituz agerikoen ikusi dugun bidetik. Metro batzuk beherago, bihurgune batek kanalaren beste aldera eramaten gaitu.
Beherago dagoen bidegurutzean, zuzen jarraitu dezakegu, zeharka dagoen pistaren beste aldetik lasterbidea egiteko edo eskuin aldera jo, pistatik lasai eta erosoago jaisteko. Hormigoizko bidera iritsi aurretik, mapen arabera, ezker aldean iturri bat kokatzen den arren, ohartu gabe aurrera egin genuen.
Azkeneko metroak
Aineto herrira iritsi eta aurrean dauzkagun bi kaleen artean, ezker aldetik, goranzko bidea egiten duena hartzen dugu, herriaren goialdetik ekialderantz jarraituz. Herriaren irteeran dagoen elektrizitate edo telefono kabledun zurtoin baten ondotik abiatuta jaisten den mendi-bidean sartzen gara, errepidearen ondotik baino maila altuago batean Tavascan aldera joateko.
Kilometro bete burutu gabe, Tavascan herriaren mendebaldeko atarira iristen gara. Bertan, seinale tantaia batek hartu beharreko norabidea zehaztu eta ohiko margo txuri eta gorriak jarraituz, ekialderantz bideratzen gaituzte Riu de Tavascan errekara iritsi arte. Aurkako aldera egiten dugu zubitik eta etapa bukatutzat ematen dugu Monumento a la Aguadora monumentuaren ondoan.
ESTAON-TAVASCAN 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakEtaparen hasieran zein bukaeran lo egiteko aukerak daude
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean errekak eta iturriren bat badago. Hornitzea ez dago bermatua
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude