GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 25. etapa: Guingueta-Estaon
Guingueta-Estaon etapan ibili beharreko distantziaren arabera laburra den arren, gauza bera ezin daiteke esan gogortasun mailari buruz, izan ere, aldatsen maldari dagokionez, atsedenerako gune gutxidun mendi-bideetatik 1200m baino gehiago igo eta 900 bat jaitsi behar dira eta.
Gaurkoan, Guinguetaren administraritzaren menpe dagoen eta urte gutxi arte bertara iristeko errepiderik izanez duen Dorve izeneko herri txikia ezagutuko dugu. Bertatik goi-mendietara dagoen ikuspegia sekulakoa da eta arkitektura mailan duen ondarea, babestua izatea merezi duen horietakoa da.
Lo Calbo (Montcaubo) mendigunea alde batetik bestera zeharkatuko dugu, goialdean 2000 metroko sabaia gutxigatik gaindituz eta gaurkoa Estaon herrian bukatuz. Bertara iristen den mendi-bidearen edertasunak, goi-mailako etapa bukaera eskaintzen du.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
DORVEKO BIDETIK
Guingueta d’Aneu-Estaon ibilbidea Pont de Poldo zubiaren ondoan hasten dugu, aurreko etaparen bukaerako aparkalekuaren ondoan. Dorve herrira doan errepidean barneratu eta zubiaren beste aldean, eskuinerantz jotzen dugu.
Urtegiaren ondotik jarraitu eta lehenengo bidebanatzean, ezkerretik igotzen den errepidean sartzen gara, HE norabidean. 200 metroren buruan, errepidetik irteten gara, ezker aldera igo eta hasiera batean argi indarraren instalazioa jarraitzen duen mendi-bidetik. Ekialderantz bira egin eta linea elektrikotik urrundu ondoren, berriro Dorve herrira doan errepidearekin topo egiten dugu.
Turó de l’Àliga mendiaren HM-ko bizkarraren inguraketa hasi aurretik, errepidea bitan zeharkatzen dugu, ageriko malda gutxidun mendi-bidetik. Errepidearen hurrengo bihurgunearen erpinera iritsi aurretik, malda handitu egiten da. Errepidearen ondotik igaro eta mendi-bidean gora jarraitzen dugu, 80mko garaiera gainditu ondoren, berriro ere asfaltoaren ondora iristeko.
Bideak zeta luze bat burutzen du burdinezko gurutze baten ondotik igaro aurretik, eta mazela alde batetik bestera moztuz, Dorve herrira iristen gara.
Aurrean dugun arrakaladun hormigoizko arrapalan gora egin eta iturri bat duen enparantza txiki batera iristen gara. Honen ondotik, Sant Bartomeu elizaren aurrera doan kale estutik jarraitzen dugu, IE norabidean.
Garaiera handien atarian
Tenplua eskuin aldetik inguratu eta Dorvetik aldentzen gara, iparrera mendian barneratzen den bidetik. Mendi-bideak, goranzko diagonal bat egiten du IIM norabidean basotik ateratzen gaituen arte. Gorago dagoen bidegurutzean, ezker aldera egin eta iparrera doan sigi-sagak hurrengo bidegurutzera eramaten gaitu. Bertan IM norabidean jarraitzen dugu bizkarrera gerturatuz.
Turó de l’Àliga gailurreko muinoaren oina ekialdetik hasi eta iparrera jotzen duen bira bat medio inguratzen dugu, Collada de la Serra lepoan. Lepora iristeko gainditu beharreko lehenengo sigi-sagaren ondoan, mapek iturri bat dagoela adierazten duten arren, txangoan antzekorik ez dugu ikusi.
Isurialdea aldatu eta zuhaitzen artetik ekialderantz jarraitzen dugu. Cap de L’Escobedo gainaren azpitik igaro ondoren dagoen soilgunean, HE norabidera egiten dugu bira. Bertatik antzeman daiteke hurrengo lepora iristeko bidea.
Basoan barrena bideari jarraituz, Cap eta Lo Calbo (Montcaubo) mendien arteko sakonunera iristen gara. Bertan, hegoaldera bira egin eta malda gainditu ondoren bizkarrera iristen gara. Goialdean, ekialderantz jarraituz, metro batzuk irabazi eta mazela HE norabidean mozten dugu Coll del Caubo lepora iritsi arte.
MENDIGUNEAREN BESTE ALDEAN
Isurialdea berriro aldatzen dugu iparrera eginez. Basotik, zuhaitzik gabeko zerrenda batera jaisten gara eta bailararen sakonunetik behera jarraitzen dugu hurrengo zuhaiztira iritsi arte. Zuhaiztian, malda areagotzeaz gain, harriak ere azaleratzen dira bai bidean eta baita inguruan ere.
Zuhaizti harritsua atzean utzi eta malda gutxiko belardian behera jarraitzen dugu, hurrengo zuhaiztia igaro eta basotik irteten garen arte. Ageriko bideak HHE norabidera bira egin eta bidegurutze batera iristen gara, zeinetan GR11 ibilbideak ekialderantz egiten duen ez horren ageriko bidetik, beherago zutik dagoen seinale tantaira iritsi arte bederen. Seinaletik aurrera, bideak aurreko norabidea berreskuratzen du eta Barranc de la Borda de Palau sakanaren ondotik jaisten den bizkarrera eramaten gaitu.
Hurrengo seinale tantaiak ekialderantz bideratzen gaitu eta bizkarretik zuzen jaitsarazi ere, beheko aldean dagoen tantaidun bidegurutze batera iritsi arte. Eskuin aldetik jarraitu eta HM norabidean berriro basoan sartzen gara. Orografiari jarraituz, bideak HE aldera egiten du eta metro gutxitan iturri baten ondora eramaten gaitu.
Norabideari eusten diogu Pui de la Misa mendiaren oina inguratuz, basoarekin batera, isurialdearen muga definitzen duen erpinera iritsi arte. Mazela gurutzatzen dugu terraza batetik esekita doan mendi-bide eder batetik. Hegalaren malda baretu eta terraza desagertzean, bailararen aldeko bidearen bazterrean harresia izanen dugu ia Estaon herrira iritsi arte. Herrira oso modu dotorean iristen da bidea, teilatuen mailatik goragoko zeharbide bat egin eta Ipar-mendebaldeko sarreraraino gurutzatuz.
GUINGUETA-ESTAON 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakEtaparen hasieran zein bukaeran lo egiteko aukerak daude
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakDorven eta Estaon aurretik dagoen basoan iturriak daude
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude