GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 23. etapa: Restanca-Prat Pierró
Restanca-Prat Pierró (Pla Pierró) ibilbideak baditu erakargarri diren hainbat elementu, ikusgarriak diren eremu zabal anitz eta bidean topatzen ditugun lakuak, esaterako. Bidean, bakardadean gozatzeko moduko mendi-bideak izanen ditugu baina baita ere turismoaren ondorioz jendez betetakoak ere. Hala ere, faktore honek ez dio inolaz ere edertasunik kentzen etapari.
Aurrekoan bezala, gaurko ibilbidea osatzeko bi etapa ofizial elkartu ditugu, ondorioz, 22 kilometrotako txango honetan, 1200metro igo beharko ditugu eta 1500 baino gehiago jaitsi.
Etapa gogorra bada ere, egin beharreko esfortzuak merezi du oso, txangoa Els Encantats mendiaren inguruan bukatzeak suposatzen duen saria handia dela aipatzea, gutxi esatea da eta.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
MONTARDOREN ITZALPEAN
Gaurko Restanca-Pla Pierro ibilbidea Refugi de Restanca aterpearen atari nagusian hasten dugu, HE norabidean gora egiten duen mendi-bidean.
Hasierako metroak lasai burutu ondoren, bideak ekialderantz egiten du Lac Deth Cap Deth Pòrt lakuan bukatzen den hegalari zuzen ekiteko, bertara iristeko dagoen bide bakarretik. Maldak gora egiten du garaiera hartzen dugun heinean eta lakuaren hustutze eremutik gertu, areagotu egiten da. Bertan, hasierako sigi-saga gaindituta, goranzko eta eskuinera zabaltzen den diagonal batek zuzen eramaten gaitu lakura.
Lakua iparretik inguratu eta HE norabideari eusten diogu bailara ixten duen magalerantz. Bideak Montardotik amiltzen diren hartxingadiak zein lakuaren mailakoak saihesten ditu, hegalaren erdialdean biak bat egiten duten arte. Mendi-bideak hara eta hona egiten du blokeen artean, betiere, ahalik eta modu erosoena bilatuz Coll de Guellacrestada lepora inolako eragozpenik gabe iritsi araziz.
Lepoaren beste aldera egin eta lurrezko mendi-bidetik behera metro gutxi batzuk jaisten ditugu. Bidearen erreferentzia guneak aurrean eta ezkerretara ditugun arren, Tuc del Pòrt de Caldes eta el Tuc deth Cap deth Pòrt de Caldes artean hain zuzen ere, halabeharrez, begiradak hegoalderantz alde egiten digu, Punta alta de Comalesbienes eta Pic de Contraix mendiak eta hauen arteko orratzek arreta bertara erakartzen dute eta.
Lakuen erresumaren atarian
Montardo mendia ezkerretara atzean utzita, IE aldera bira bat osatzen dugu Port de Rius lepoaren azpian dagoen mendate txikira iritsi ahal izateko, zeharkatu beharreko erlaitz belartsura iritsiz. Mendatearen beste aldera egin eta Estany Del Port de Caldes lakura jaisten gara malda gogorreko bidetik. Hegoaldeko bazterretik inguratu eta Port de Caldes lepoan bukatzen duen hegalari ekiten diogu, malda ertain eta gogorren bat medio, eremu mistoan.
Lepotik ikusgai dugu hartu beharreko hurrengo bi erreferentziak. Erreferentzia nagusia Tuc de Ratera mendia dugu, haren ondoko lepoan hasten da eta ibilbidearen azkeneko zatia. Bigarren erreferentzia gisa Tuc Gran de Sendrosa hautatu dugu, parean dago eta Ratera ingurura gerturatzeko zeharkatu beharreko bailararen sarbidea.
Lurrezko mendi-bide eta harri guneak txandakatzen dituen eremu mistoan behera egiten dugu, ekialderantz, goialdeko zein behealdean dauden hartxingadiak saihestuz eta Lac deth Pòrt de Caldes lakua eskuin aldean utziz. Lakuaren ondoko bidegurutzean, eskuinera jotzen dugu, Tuc de Nahún mendiaren hego hegalaren oina zeharkatzen duen Coma deth Pórt de Caldes ondoko bidetik.
Ubidea eskuin aldean dugula, uraren mailara arte jaitsi eta haren ondotik jarraitzen dugu Colomers bidean. IE aldera bira egin eta urertz batetik bestera pare bat aldiz igaro ostean bidegurutze bat topatzen dugu. Eskuineko bidea hartuta, Refugi de Colomers aterpea ezagutzeko aukera dugu, toki aproposa geldialdi bat egin eta indarrak berritzeko. Bidegurutzera bueltatu eta IE norabideari eusten diogu, ekialdera egiten duen goranzko bira batek urtegiaren hormaren ondoko aterpe zaharraren aurrean uzten gaituen arte.
Aterpea, hego eta ekialdeko hormen ondotik igarota inguratu eta hesia bukatzen den lekuan, bideak buelta erdi egiten du, honen azpialdetik Lac Major de Colomers urtegiaren hormaren gainera iristeko.
EDERRETAN EDER
Urtegiaren hormaren gainetik beste aldera egin eta seinale tantaia duen bidegurutze batera iristen gara. Erdiko bidea hartzen dugu, magala mozten duen beheranzko diagonal bat egin eta bigarren bidegurutze batera iristen gara. Zuzen jarraitzen dugu emeki igotzen, ekialderanzko joera mantenduz.
Iparrera egiten duen bira batek, eskuin aldeko bi hormen artean dagoen hegalaren aurrera bideratzen gaitu. Hau gainditu eta Coret de Clòto lepora iritsi bezain laster, HHE norabidera egiten dugu Lac Long lakura bidean. Ezker aldean, Tuc Gran de Sendrosa tontorra eta Port de la Ratera de Colomers mendatean bukatzen den mendilerroa dugu. Mendatearen beste aldean, erreferentzia gisa hartu dugun Tuc de Ratera.
Lac Long eta Lac Redon lakuen ondotik igaro ondoren, bailararen hurrengo mailara eramaten duen arrapala gainditzen dugu. Lac Obago lakua inguratzen dugu goi-ibarrera iritsi arte eta lakua mugatzen duen hormaren aurrean ekialderantz jotzen dugu hormaren erpinera atzean utziz. Erpina gaindituta, HHE norabidea berreskuratu eta buru-belarri ekiten diogu mazelari, Tuc de Ratera mendiaren ipar-kontrahormaren azpiko lau txiki batek arnasa hartzen uzten digun arte.
Ekialderantz luzatzen den bira batek kontrahormaren bertikalaren azpira eraman eta jarraian dagoen goranzko diagonal gogor batek, esekitako bailara baten atarian kokatzen gaitu, HE norabidean, Port de Ratera de Colomers lepoaren aurretik.
En el plano de altura, recorremos en ligero ascenso los 100 metros lineales que nos separan del Port de Ratera de Colomers. Bailara lasai zeharkatu eta goialdeko laura iritsi aurretiko arrapala gainditzen dugu.
MAGIAZ BETERIKO GUNEA
Magiaz beteriko gunea
Mendatea kokatzen den lauaren beste aldera iritsi eta Parque Nacional de Aigüestortes y Estany de Sant Maurici parkearen ataria adierazten duen panelaren ondotik igarotzen gara. Hasiera batean, bidea ekialderantz jaisten da, Estany Del Port de Ratera lakuaren goiko aldetik zeharkatuz eta izen bereko mendatearen azpian, hegoalderantz eginez inguratzea bukatzeko.
HE norabiderantz bira egin eta lakutik datorren erreka eta euri-bide baten artean dagoen bizkar belartsu batetik modu erosoan jaisten gara, zirkua ixten duen hegalera iritsi arte. Bertan, bidea zuzen amiltzen da hurrengo mailara iritsi bitartean.
Azpian dugun hartxingadia saihesteko, bideak ekialderantz egiten du, zirkuaren beste aldera. Hortik, berriro ere HE norabidea berreskuratzen du, eremu mistoan uraren mailara arte. Bertan bada (momentuz behintzat) ur-putzu txiki bat, aproposa oso oinak freskatzen jarri eta atseden hartzeko, berriro bideari ekin aurretik.
Gutxira, Barranc de Ratera sakaneko ubidearekin egiten dugu topo. Aurkako aldera egin eta eskuin aldetik bidea jarraitzen dugu metro gutxi batzuk eginez, berriro ere errekaren beste aldera egin aurretik. Seinale tantaidun bidegurutze batekin egiten dugu topo. Ezkerreko bideak, Refugi de Amitges aterpera joateko aukera luzatzen du. GR11 ibilbideak aldiz, eskuin aldetik jarraitzen du, Estany de Les Obagues de Ratera lakua goialdetik inguratu eta basorantz doan bidetik. Zer esanik ez, hemendik aurrerako erreferentzia Els Encantats mendia dugu, parkearen mendirik esanguratsuena eta Pirinioetako ikonoetako bat.
Hegoalderantz bira bat burutu eta hezegune bat atzean utzi ondoren, Mirador de L’Estany begiratokira doan pistarekin bat egiten dugu. Ezker aldera jo eta pistaren zabalera mugatzen duen estugunea igarotzen dugu.
Estany de Sant Mauricitik behera
Hurrengo bidegurutzean, eskuin aldera egin eta gutxira Estany de la Ratera lakuaren ondotik igarotzen gara. Pistatik aldendu gabe, beste bi kilometro burutzen ditugu Estany de Sant Maurici lakura iritsi arte. Informazio etxolaren ondoan, hegoalderantz laster-bidea egin eta pistaren beheko aldera jaisten gara. Pistak ekialderantz egiten du eta berehala ageriko bidegurutze batekin egiten dugu topo. Eskuin aldeko bidetik, Refugi Ernest Mallafré aterpera iritsi daiteke.
Beste kilometro erdiren buruan, eskuin aldetik pistatik ateratzen gaituen mendi-bide eder bat hartzen dugu, honen ondotik jarraitzen duena, baina zuhaitzen artetik. Kilometro eta erdi beherago, berriro pistarekin egiten dugu topo, zuhaitzetatik at.
Pistaren aurkako aldera zeharkatu eta maila berean jarraitzen dugu GR11 eta Prat Pierró aparkalekuko bideak banatzen dituen bidegurutzera iritsi arte, etapa bukatutzat emanez.
RESTANCA-PRAT PIERRÓ 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakURA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean zehar errekak daude
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude