GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 22. etapa: Llauset-Restanca.

Bi etapa ofizialen batuketaren ondorioz suertatutako etapa gogorra dugu gaurkoa, zeinetan  Aragoiko Pirinioari agur esango diogun Angliós lakuen artetik beherakoa egin ostean eta katalunian Val d’Aran bailaratik sartuz.

Llauset-Restanca etapa honen 22,5 kilometroren buruan, 1200m igoko ditugu eta beherazkoan ere 1600m baino gehiago galdu. Laku liluragarriak ikusiko ditugu, harkaitz bloke handien artean ibili, eremu zabal zein baso itxiak zeharkatu eta mendi-bide, pista eta errepide tarte bat ere izango dugu zolen azpian. Fisikoki astindua ematen duen etapa bada ere, bai gora egiteko orduan zein jaitsieratan, ahaztuko ez den etapa horietakoa dela esan genezake ezbairik gabe.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

LLAUSET-RESTANCA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Hasieran: Cap de Llauset aterpea

Bidearen erdian: Refugi de Conangles

Amaieran: Restanca

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK