GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 21. etapa: San Jaume-Llauset.

Igo beharreko metro kopuruaren aldetik, etapa gogorra dela esan genezake. Hala ere, gainditu beharreko maldaren ardia Vallibiernako pista amaigabetik burutzen dira, hasiera puntua eta Puente de Vallibierna zubiaren artean dauden 10 kilometro luzeetan.

Maladetako mendikatearen hegoaldetik egingo dugu zeharkaldia, Collado de Vallibierna lepora iritsi arte, mendikatearen ekialdean, Pico Russel tontorraren HE magalean. Lepotik, Cap de Llauset aterpera jaitsiko gara.

Bidean, Pico de Vallibierna mendiaren ikuspegi ederra izango dugu eta  Tuca de Culebres edo Tuca de las Culebras tontorraren suge tankerako geruzekin txunditu ere. Gutxi balitz, Ibón Bajo de Vallibierna lakuan atsedena hartzeko aukera ederra ere izanen dugu.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

SAN JAUME-LLAUSET 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Amaieran: Cap de Llauset aterpea

Bidean: Refugio de Pescadores aterpe librea eta etxola batzuk, aurretik zein gorago ere. Erabilgarritasuna ezin da bermatu

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude eta Refugio de Estós aterpetik aurrera bi iturri ere

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK