GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 21. etapa: San Jaume-Llauset.
Igo beharreko metro kopuruaren aldetik, etapa gogorra dela esan genezake. Hala ere, gainditu beharreko maldaren ardia Vallibiernako pista amaigabetik burutzen dira, hasiera puntua eta Puente de Vallibierna zubiaren artean dauden 10 kilometro luzeetan.
Maladetako mendikatearen hegoaldetik egingo dugu zeharkaldia, Collado de Vallibierna lepora iritsi arte, mendikatearen ekialdean, Pico Russel tontorraren HE magalean. Lepotik, Cap de Llauset aterpera jaitsiko gara.
Bidean, Pico de Vallibierna mendiaren ikuspegi ederra izango dugu eta Tuca de Culebres edo Tuca de las Culebras tontorraren suge tankerako geruzekin txunditu ere. Gutxi balitz, Ibón Bajo de Vallibierna lakuan atsedena hartzeko aukera ederra ere izanen dugu.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
VALLIBIERNAKO PISTA LUZEA
Ixeia kanpinerako sarbidera doan bidegurutzetik abiatuta, iparrera doan Vallibiernako pistatik hasten dugu eguna. Ekialderantz bira egin ostean, Embalse de Paso Nuevo urtegiaren hormari eusten dion hegalaren oinera iristen gara. Pistak eskuin aldera bira osoa egiten duen bihurgunearen ostean, ezker aldetik dagoen seinale tantaiaren ondoan abiatzen den mendi-bidea hartzen dugu.
Magala zuhaitzen artetik gainditu eta berriro pistara bueltatzen gara, uraren mailatik gorago. Urtegiaren ondotik jarraitzen dugu, IIE norabidean ia honen atzealdean dagoen bidegurutzera arte. Eskuineko pista hartu eta EHE norabidean aurrera egiten dugu. Lehenengo bihurguneak IE norabidean kokatzen gaitu eta bertatik 300 metro burutu ditugunean, eskuin aldeko tantaiak dionari jarraituz, basoko mendi-bidean sartzen gara.
Lasterbide honek, pistari kilometro baino gehiago kentzen dizkio eta baita 100 bat metro denbora gutxian burutzea ahalbidetu ere, noski, izerdia larrutik eginez malda dela eta.
Goialdera iritsi eta eskilara batzuk pistara bueltatzea ahalbidetzen digute, berriro ere aurretiko pistak dakarren erosotasun maila berreskuratuz. Pistak orografiari jarraitzen dio kilometro luzetan, HE norabidean. Pistara bueltatu garenetik, 2,5 kilometro pasatxo burutu ditugunean, ezker aldean Cabaña de Quillón etxola topatzen dugu. Bertatik beste hiru kilometro burutu eta Puente de Vallibierna zubira iristen gara.
SAKANEN ARTETIK
Zubiaren beste aldean, aterpearen ezker aldetik doan mendi-bidean barneratzen gara, alde bietara mugatzen dituen zuhaitzen artetik. Ageriko bidea dugun arren, lurreko harkaitz eta harri askeek erosotasunez mugitzeko traba egiten dute eta. Ekialderantz bira bat egin ostean, Turqueta de Arnau eta Pitón de Llosás artetik, errekaren bidearen ondotik gora egiten hasten gara.
Zuhaiztitik irten eta IE aldera egiten dugu Barranco de Llosás sakanetik gora, ubidea eskuin aldean dugula. Oraingoan, bidea erosoa da eta erraz mugitzeko aproposa. Seinale tantaia duen bidegurutze batera iristen gara. Eskuin aldeko bidetik, zubia igaro eta ekialderantz jotzen dugu.
Mazelaren sorbaldatik garaiera hartzen dugu, Barranco de Vallibierna sakanetik jaisten den erreka topatu arte, Beste aldera egin eta honen ondotik jarraitzen dugu, eskuin aldetik. Goialdean maldak behera egiten du, Ibón Bajo de Vallibierna lakuaren hustutze gunean.
Ibones de Vallibierna lakuen eremuan
Lakua inguratu eta goiko lakuarekin lotzen duen ubidearen beste aldera egiten dugu, harkaitz-blokeen artetik. Goiko lakua ixten duen muinoa hegoaldetik inguratzen dugu, azpiko lakuaren bururantz. Maila txiki bat jaitsi eta hartxingadiaren mailara jaisten gara eta ekialderantz jarraitzen dugu, hartxingadiaren sakonunetik zeharkatuz.
Goiko lakua ezker aldean utzita, ekialderantz norabidea mantentzen dugu lurrezko mendi-bidetik. Arrapalak, Collado de Vallibierna lepora iristeko bailara txikiaren sarreran kokatzen gaitu. HE norabidera egin eta goiko hartxingadira iristeko, hegala zuzen gainditzen dugu.
Hartxingadiaren eskuin aldetik ahalik eta metro gehien burutzen ditugu, bailaran zehar luzatzen den harkaitz-bloke mihia saihestuz. Eskuin aldeko gandorrak hartxingadiarekin bat egiten duen gunean, blokeen artetik diagonal bat burutzen dugu ekialderantz, lepoaren ondoan dagoen M tankerako harkaitzaren bertikala gainditu arte, azken arrapalaren oinean. Pasartearen hasieran, ohiko marka txuri-gorriaz gain, zedarri bat ere badago.
Azkeneko maldaren oinean, lepora iristeko sigi-saga txiki bezain gogorra gainditu besterik ez dugu egin behar.
JAITSIERA LABUR BEZAIN ATSEGINA
Lepoan gaudela, egindako igoera behar bezala ikusteko buelta erdia ematen dugu, eta aldi berean, nola ez ba, Pirinioetako bi mendi nagusiei behar bezalako agurra emateko ere. Aneto, eskuin aldera, gertutasunean, Russel tontorraren atzean eta Posets, urrutira, Cresta de Llosás gandorraren ezker aldetik. Gandorraren erdialdearen atzetik, Aragüells mendiaren tontorra ere ageri da.
Beheranzko bideari ekiten diogu HE norabidean, hartxingadirantz malda gogorrari jarraituz. Ibarbideraino jaisten den bidea blokeen artean bilatu eta hartxingadia bertatik zeharkatzen dugu, eskuin aldeko kontrahormak behera egin eta arrapala batek hau eskuin aldera eginez, gainditzen uzten digun arte.
Kontrahormaren beste aldean, lurrezko mendi-bideak orografiari jarraitzen dio. Hegalean behera egiten du, terraza moduan eskuin alderantz beheranzko diagonal bat burutzen duen arte. Bertatik jarraitzen dugu istil baten ezker aldetik egin eta hegoalderantz bira egiten dugun arte.
Bertan dagoen bidegurutzean, ezker aldera egiten dugu, ekialderantz, altimetroari metroak kentzen dizkiogun bitartean. Bira berri batek ubideraino bideratzen gaitu, ondoan duen bidegurutzera. Ezker aldera egiten dugu ubidearen beste aldera egin ahal izateko eta aurkako ibarrean, hegoalderantz jotzen dugu aldapan gora, Refugio de Cap de Llauset aterperaino.
SAN JAUME-LLAUSET 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakAmaieran: Cap de Llauset aterpea
Bidean: Refugio de Pescadores aterpe librea eta etxola batzuk, aurretik zein gorago ere. Erabilgarritasuna ezin da bermatu
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean zehar errekak daude eta Refugio de Estós aterpetik aurrera bi iturri ere
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude