GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 20. etapa: Viadós-San Jaume.

Jaitsiera nagusitzen den etapa dugu honakoa, Estós bailara goitik behera egin beharreko bidean, mendi-bide eta pistak nagusiki baliatuz, guztira 1400m galtzen dira eta, beheranzko 14kilometroetan. Puerto de Chistau lepoan kokatzen den bailarako gune harritsu garaienetik, erdigune eta garaiera gutxieneko Izei eta mendi-Pinudun zuhaiztien artean ibiliko gara, uneoro hiru mila metroetatik haratago doazen mendien artean.

Beheranzko bidearen edertasunak ez dio inolaz ere goranzkoari itzalik egiten, izan ere, Viadós inguruan hasten den etapa honetan, emandako lehenengo urratsetik Posets mendigunea ikusgai dugu eta. Gainera, ikusi ez bakarrik, haren ondotik egingo dugu igoera, Pleta de Añes Cruces eremuraino. Lepora iristeko malda gogorrak igotzeagatik jasotako saria ere ez da nolanahikoa, Estós bailara eta bertako mendien ikuspegi paregabea izanaz gain, Maladeta mendigunearen zati bat ere ikusteko aukera izanen dugu eta hau osatzen duten tontorren artean, Aneto.

Hitz gutxitan, Pirinioetako bi tontorrik garaienak ikusgai izango ditugu, hauen mendiguneak osatzen dituzten gailurrekin batera eta gutxi balitz, Estós inguruko hiru milako batzuk ere, Perdiguero barne. Ezer gutxi gehiago eskatu dakiokegu ibilbideari.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

VIADÓS-SAN JAUME 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Amaieran: Benasque herrian zein inguruan badira lotarako lekuak

Bidean: Refugio de Estós aterpea eta etxola batzuk daude. Erabilgarritasuna ezin da bermatu

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude eta Refugio de Estós aterpetik aurrera bi iturri ere

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK