GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 19. etapa: Parzán-Viadós.

Igo beharreko metro kopurua handia den arren, metatutako desnibel positiboaren zatirik handiena, hasierako pista medio, oso modu erosoan egiten dira. Hortaz, Urdicetoko zentralera nahiko arin iritsi gaitezke gehiegi nekatu gabe.

Jaitsieraren atal nagusiena, Punta Suelza aldera ikuspegi ederra duen  Barranco de Sallena sakanetik egingo dugu, baina ibilbidearen goxokirik handiena ez dugu hau izango. Aurrez aurre, Pirinioetako mendi handi eta ederrenetako bat izanen dugu, Posets eta bere izena partekatzen duen mendigune osoa.

Etaparen bukaera Refugio de Viadós aterpearen aurrean emango dugu, baina ibilbide birtualaren azkeneko argazkia, hurrengo etapa hasten den puntura arte luzatuko dugu.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

PARZÁN-VIADÓS 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Amaieran: Refugio de Viadós aterpea

Bidean: Etxola batzuk daude. Erabilgarritasuna ezin da bermatu

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK