GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 19. etapa: Parzán-Viadós.
Igo beharreko metro kopurua handia den arren, metatutako desnibel positiboaren zatirik handiena, hasierako pista medio, oso modu erosoan egiten dira. Hortaz, Urdicetoko zentralera nahiko arin iritsi gaitezke gehiegi nekatu gabe.
Jaitsieraren atal nagusiena, Punta Suelza aldera ikuspegi ederra duen Barranco de Sallena sakanetik egingo dugu, baina ibilbidearen goxokirik handiena ez dugu hau izango. Aurrez aurre, Pirinioetako mendi handi eta ederrenetako bat izanen dugu, Posets eta bere izena partekatzen duen mendigune osoa.
Etaparen bukaera Refugio de Viadós aterpearen aurrean emango dugu, baina ibilbide birtualaren azkeneko argazkia, hurrengo etapa hasten den puntura arte luzatuko dugu.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
URDICETOKO PISTA AMAIGABEA
Parzán-Viadós ibilbidea, Parzán herrian kokatuta dagoen gasolindegiaren ondoan hasten dugu, aurreko etaparekin lotzen duen bidegurutzean baino. Arrazoia oso nabaria da, etapa bukatutakoan, lo egiteko aukera guztiak herrian ematen dira, bidegurutzetik urrun, beraz, abiapuntua bertatik izatea logikoa da.
Hau guztia esanda, errepidearen eskuin aldeko bazterbidetik ipar aldera egiten dugu, aurkakoaren aldean, honek baduelako leku nahiko auto bat agertuko balitz.
Chisagües herrira doan bidegurutzera iritsitakoan, bertatik jo eta GR11 bide berriari ekin beharrean, errepidetik jarraitzen dugu. Eskuin aldeko bazterbideak orain arteko lekua izateari utzi dio eta segurtasun maila parekoak direla eta, orain bai, dagokigun lekutik jarraitzen dugu, Urdicetora doan pista topatzen dugun arte, kasuan, eskuin aldera irteten den lehenengo pista.
Pista nagusian mantentzen gara, Barranco de Urdiceto sakanean gora egiten dugun bitartean, errekaren eskuin aldetik. Pic de Mener mendia hegoaldetik inguratzen dugu, bira handi bat eginez. Tarteka, garaiera azkar hartzeko asmoarekin, bideak hiru bat zeta burutzen ditu basotik irten aurretik, Cabañas de la Pardina etxolen inguruan.
Pista nagusia bihurgunean bertan uzten dugu, zuzen jarraitzen duen bidetik, elektrizitate lineari jarraituz. Metro gutxitan, ezker aldera doan mendi-bidea hartzen dugu zentralaren ezker aldean agertzeko.
URDICETO LEPOAREN ATARIAN
Ekialderantz metro gutxi batzuk burutu eta berriro ere pista nagusiarekin topo egiten dugu, bertatik jarraituz hurrengo zetari hasiera ematen dion bihurgune handiaren erpinera arte. Pista utzi eta zuzen jarraitzen duen bidetik aurrera egiten dugu, bailara ixten duen hegalaren oinera iritsi arte.
Malda areagotu egiten da eta bideak ederki kudeatzen du egoera, alde batetik bestera eginez igoera erraztu nahian. Azken arrapalako sigi-saga txikia gainditu eta pistara irteten gara, Cuello de Urdiceto lepora iritsi aurretik.
Lepoan, orain arte ikusmiratik at zegoen ekialdeko eremua parez pare ikusgai dugu eta Posets mendigunea aurrez aurre ikustea, min guztiak kentzen dituen oparietako bat dela esan dezakegu.
IKUSPEGI EDERRA DUEN JAITSIERA
Lepoaren beste aldetik jaisten hasten gara, Urdiceto mendia hegoaldetik inguratzen duen mendi-bidetik ekialderantz. Metro gutxiren buruan Cabaña de Urdiceto etxolara iristen gara, lepoaren ondoren kokatzen den lau txiki batean kokatua dagoena.
Bideak jaitsiera erosoa eta lasaia eskaintzen du, izan ere, Urdiceto mendiaren hartxingadiaren azpiko belardia igarotzen duenez, harri gutxi dauzka. Hau dela eta, inguruko ikuspegiarekin gozatzea errazagoa da, etengabe lurrera begira joan beharrean, non zapaldu ikusteko. Hurrengo pasartea hartxingaditik egiten dugu, eta bidea oraingoan ere nahiko garbi dagoen arren, lurrari gehiago erreparatu behar diogu.
Igoera txiki batek Urdiceto mendiaren HE bizkarraren gainean kokatzen gaitu eta bertatik behera egiten jarraitzen dugu, harri gutxiago agerian dituen mendi-bidetik. Bizkarra utzi eta ekialdeko isurialdean sartu aurretik, zuhaitzak agertzen hasten dira. Hauen artetik iparrera bira bat egin, eta isurialde berrian barneratzen gara, aldapa areagotu eta metroak azkar galtzen ditugun heinean.
BARRANCO DE MONTARRUEGOS SAKANA
Ekialderantz bira batek, Barranco de Montarruegos sakanan sartzen gaitu, errekaren eskuin aldean gaudela. Metro gutxitan, zubia igaro eta beste aldetik jarraitzen dugu, errekaren ur-jauziak goialdetik ekiditeko, HHE norabidean.
Zuhaizti bat igaro Cabaña de Sallena etxolaren ondoan ekialderantz jotzen dugu. Bidea zabalduz doa eta jaitsierako erreferentziazko pista izango denaren lehenengo erreiak agertzen hasten dira. Eskuin aldera doan lehenengo bihurgune itxian, pista utzi eta ezker aldera jaisten den basoko laster-bidea hartzen dugu, pistak egiten duen zeta batera iritsi arte, hegoalderantz.
Barranco de la Basa sakanaren inguruan, pistak eskuinera egiten duen bihurgune baten ondoren, ezker aldetik igotzen den mendi-bidea hartzen dugu. Hau ere, pistaren zeta baten erpinera igotzen gaituen lasterbide bat da. Pistan berriro sartu eta ekialderantz bira bat burutu ondoren, basotik at dagoen lepo batera iristen gara, eskuin aldean dugun Punta Falangóns mendiaren ondoan.
Lepoaren beste aldetik 300 bat metro burutu ditugunean, Plano de los Carlistas izeneko belazera iristen gara. Bertan, eskuin aldean kokatuta dagoen seinale tantaiak, pistaren bihurguneen arteko lasterbideen norabidea adierazten digu.
LASTERBIDEEN ITSASOAN
Seinale tantaiari jarraituz, eskuin aldeko mendi-bidea hartzen dugu eta lurrean dauden taketak jarraitu ere, basoan sartu arte. Zuhaiztiaren lehenengo tartea igaro eta berriro pistan agertzen gara, beste aldera egin eta mendi-bidetik jarraituz.
Berriro ere pistarekin topo egin eta aurrekoan bezala, beste aldeko lasterbidetik jarraitzen dugu. Pistaren bihurgune baten erpinean irteten gara. Oraingoan, ezker aldera bilatu behar dugu pisten arteko bidea.
Modu berea, HE norabideari eutsiz, bata bestearen atzetik doazen laster-bideak baliatzen ditugu metroak azkar galtzeko, Cabaña de Lisiert etxolaren ondora iritsi arte. Honen aurrean, pista berriro uzten dugu ezker aldera jaisten den mendi-bidetik, ondoan duen seinale tantaiak diona aintzat hartuz. Pistarekin berriro bat egiten dugu perpendikularki. Ezker aldera egin eta metro gutxitan, Bordas de Lisiert etxolak eskuin aldean ikusten ditugu. Bideak HE norabidera egiten du eta hurrengo bidegurutzean, ezkerretik jarraitzen dugu, EIE norabidean, Chistauko pistarekin bat egin arte.
Behin pistan gaudela, IE norabidean jarraitzen dugu laua alderik alde zeharkatuz. Virgen Blanca kanpalekua eskuin aldean utzi ondoren eta kanpinaren ondotik igaro osteko bihurgunean, pista utzi eta zuzen gorantz egiten duen mendi-bidean sartzen gara.
Bideak ekialderantz bira egiten du, zuhaitzen artetik, eta pistaren ondoko aparkalekura iristen gara. Aparkalekura iritsi bezain laster, ezker aldeko seinale tantaiaren ondoko bidetik gora jarraitzen dugu, basotik zeta bat burutu ondoren, Refugio de Viadós aterpera iritsiz.
Atariaren aurretik, ezker aldera jaisten den bidetik, hurrengo egunean burutu beharreko etaparen hasiera puntura iristen gara, aparkaleku txikiaren ondoan.
PARZÁN-VIADÓS 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakAmaieran: Refugio de Viadós aterpea
Bidean: Etxola batzuk daude. Erabilgarritasuna ezin da bermatu
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean zehar errekak daude
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude