GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 18. etapa: Pineta-Parzán.
Pineta-Parzán ibilbidea, desnibeletan orekatua eta ibiltzeko erraza den etapa dugu, hasierako tartea La Larri inguruan hasi eta Collado de Pietramula lepoaren aurretik dagoen Llanos de la Estiva lau ezkutua ezagutzeko aukera ematen diguna.
Igoeran, Balcón de Pinetara iristeko ibilbidea ikusi ahal izango dugu eta aldi berean, aurreko etapan burututako Collado de Añisclo lepotik beherakoa ere, Pinetako bailararen gaineko kokaleku pribilegiatu batetik.
Jaitsieran, 10km inguruko pistatik ibiltzeak, nahi izanez gero, jardunaldiari minutuak kentzeko aukera eskaintzen du baldin eta erritmoa estutzen bada eta ez da gutxi esatea maila honetako zeharkaldi luze bat burutu nahi denean.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
PINETA BAILARATIK OINEZ
Pinetako aterpetik abiatzen gara, zuhaiztian barneratzen den pistatik, mendebalderantz. Ezker aldera egiten duen lehenengo bihurgunea atzean utzi eta pistatik aldentzen gara, zuzen jarraituz elektrizitate-linearen azpitik doan bideari jarraituz.
Berriro pistara irten eta IM aldera jarraitzen dugu, soilgunea ezker aldean dugula. Bidebanatzean, ezker aldeko pistan barneratu egiten gara, baina eskuin aldeko pistaren ondotik mantentzen gara, mendi-bideak ezker aldera bideratu eta errepidera iritsi aurretik, basoan barneratzen gaituen arte.
Bideak, errepidea eta errekaren artean mantentzen gaitu, galtzeko arriskurik gabe, landarediaren dentsitatea dela eta. Errepidearen ondora iristen gara, zubi batetik gertu. Errepidera irteteko aukera bada ere, bideak ezker aldeko azkeneko zuhaitza inguratu eta berriro ere zuhaiztira bideratzen gaitu, errepidearen ondotik.
Pinetako kanpaleku librea izandakoaren sarbide zuen zubitik gertu basotik irteten gara. Bideak errepidearekin bat egiten du eta bertatik jarraitzen dugu baselizara iritsi arte. Baselizaren ondoko seinale tantaian, eskuin aldera egiten dugu, baseliza eta ondoan duen iturriaren arteko mendi-bidetik, IIE norabidean.
LA LARRIKO IGOERA
Mendi-bidean sartu eta berehala, IM norabidea berreskuratzen dugu. Maldak gora egin eta hasiera batean deserosoa den harriz jositako bideak erosotasuna bereganatzen du garaiera hartu eta zuhaitzen artean alde batetik bestera egiten duen heinean.
Eskuaira formako konposizio arrokatsu baten gainean eskuinerantz 90 graduko hasiera duen Z baten ondoren, bidezidorrak La Larrira igotzen den pistarekin topa egiten du. GR11 ibilbideak pistak osatzen dituen bihurguneen arteko laster-bideak baliatzen dituen arren, landarediaren dentsitate eta altuerak grabaketa oztopatuko duelakoan, pistatik jarraitzea erabakitzen dugu, laura iritsi arte. Behin eremu garaietan gaudela, pistak IE aldera egiten du, Llanos de La Larri lauaren atarian bere amaiera izanik.
ESTIVA INGURUA EZAGUTZEN
La Larriko pistaren bukaeran kokatuta dagoen seinale tantaia, eskuin aldera egiten dugu aterpearen itxituraren ondoko belardian, ekialderantz.
Lursailaren goragunera iritsi ahala, mendi-bidea azaleratuz doa eta erabat ageri da Ribereta inguruko sigi-saga inguruan, maldaren isurketa-ubidearen ondoan.
Grabaketaren egunean lehor dagoen ur-jauziaren maila gaindituta, IIE norabidean bira egiten dugu, La Sobrestiva mendiko bizkarraren mendebaldeko hegala mozteko, zuhaitzen artean mailakako goranzko diagonal bat eginez. Diagonalaren bukaeran, bideak HHM aldera bira egiten du basoaren goialdea bilatu eta gailurra hegoaldetik inguratuz.
Pinetako hartxingadien gainetik dagoen terraza belartsu batera irteten gara, Pico de la Estiva mendirantz orientatua dagoena HE norabidea mantenduz. Lehenengo ubidea igaro ondoren, norabide bera mantentzen duen mendi-bideari jarraitzen diogu, ezkerrean dagoen eta momentuan ikusten ez dugun GR11 mendi-bidetik baino. Hala ere, arazo handirik ez dago, lauaren bukaeran, gailur harritsuaren azpian eta pistaren aurretik belardian gora metro gutxi batzuk eginez, berriro ere bide onera bueltatzen gara, pistarekin topa egin aurretik.
Pistaren beste aldera egin eta ubidearen ondoko mendi-bidetik ekialderantz jarraitzen dugu. Ubidea zeharkatu eta uretatik urruntzen gara HE norabidean kokatutako seinale-taketak jarraituz. Muinoa gainditu eta Colladeta de la Plana Fonda leporantz jotzen dugu, Pico de la Estiva ondoan.
LLANOS DE LA ESTIVA LAUA
Lepoan, Llanos de la Estiva lauan barneratzen den pista hartzen dugu, ezker aldean ikusgai dauden bi tontorrak erreferentzia gisa hartuta: Pietramula eta Comodoto, hauen artean kokatzen baita hurrengo bailara iristeko igaro behar dugun lepoa.
Ia garaierarik galdu gabe pistatik aurrera egiten dugu. Bidetik ibili ahala, hartxingadiz beteriko pistak presentzia galduz doa, Pietramula mendiaren tontorraren bertikalaren parean erabat desagertu arte. Mendi-bideak, aldiz, ezker aldetik jarraitzen du eta GR bideen kolorez seinaleztatutako harkaitz bakarti baterantz egiten du bira. Honen atzean, iturri bat dago.
Metro batzuk aurrerago, seinaleztatutako beste bloke batek Collado de Pietramula leporako igoeraren hasiera markatzen du. Bertan, goranzko bira luze bat egiten dugu, lepora iritsi arte, ekialderantz.
JAITSIERA LUZEA
Monte Perdido mendiaren ingurunea behar bezala agurtzeko atzera begiratzen dugu, hemendik aurrerako bidea, La Munia mendiaren domeinuetan barneratzen da eta. Iparrera jaisten den mendi-bidean behera ibiltzen hasten gara.
Bidea, Barranco de las Coronetas sakanetik doan mendi-bide bakarretik doa, beraz, galtzeko arrisku gutxi bertan. Lau txiki batetik igaro eta hasiera batean jaitsitako mendi-bide eroso eta jaisteko azkarra malkartzen hasten da. Malda areagotu egiten da eta arrokak azaleratzen hasten dira, bideak bi harkaitz-zerrenden artean sigi-saga egiten duen bitartean.
Ekialderanzko bira luze bat egiten dugu, magalean dagoen ubidearen ondotik. Ubidearen beste aldera egin eta Real errekako zubia igaro ondoren, Plana de Pietramulara iristen gara.
Bertan hasten da jaitsiera burutzeko geratzen diren 10 kilometrotako pista. Bertatik kilometro eta erdi egin ditugunean, gutxi gora behera, baimendu gabeko ibilgailuen sarrera mugatzen duen kartelaren ondotik pasatzen gara. Kilometro erdi beherago, lau batean kokatuta, Bruned borda topatzen dugu bidearen ondoan.
HHE norabidean jarraitzen dugu, Punta de la mota tontorraren azpian bideak IE aldera bira egin eta metro batzuk aurrerago, pista bukatu eta errepidea hasten den arte, Chisagües inguruan. Herria ipar aldetik inguratu eta errepidetik jaisten jarraitzen dugu, errepide nagusira iritsi arte. Errepide nagusira iritsitakoan, eskuin aldera bira egin eta metro gutxi batzuk burutzea nahiko izango da Parzán herrira iristeko.
Parzán herrira iristeko bada beste bide bat, errepidea jaisterakoan egiten duen sigi-sagaren azkeneko bihurgunearen erpinean hasiera puntua duena. Ofizialki, GR11 bideko etaparen bukaera, errepide nagusira iritsi baino lehen bukatzen da, bertan baita hurrengo etapan hartu beharreko bidearen sarbidea adierazten duen bidegurutzea. Hala ere, bide honi jaramonik ez diogu egingo hurrengo egunean, baina hori hurrengo etaparako utziko dugu.
PINETA-PARZÁN 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakPinetan: Refugio de Pineta aterpea
Bidean: Refugio de La Larri aterpe librea. Erabilgarritasuna ezin da bermatu
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean zehar errekak daude
Iturriak Llanos de La Estiva eta Plana de Pietramulan
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude