GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 10. etapa: Aguas Tuertas-Lizara
Aguas Tuertas-Lizara ibilbidea, Aragoiko Pirinioetako bi bailara ederretarikoenetatik igarotzen da, meandro gorridun Aguas Tuertas bailara eta Valle de los Sarrios, Ibon de Estanes lakua eta Bisaurín mendiaren jabetzak lotzen dituen esekitako bailara txiki bezain liruragarria. Bide hau mendizaletasuna sortzen duen horietakoa dugu, zalantza izpirik gabe.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
AGUAS TUERTAS BAILARAREKIN MIRESTUTA
Aguas Tuertas bailararen atarian kokatzen den aterpetik abiatzen gara, ageriko bidetik HE norabidean.
Jarraitzen dugun norabidean begira, bideak lautadaren eskuin aldea ixten duen magaletik doa, metro batzuk gorago. Posizio honetan, laua bera zein honakoa zeharkatzen duen errekaren meandro gorrixkak ezin hobeto ikusteko moduan gaude, bailaran murgiltzen garen heinean. Erreferentzia moduan, lauaren ezker aldean kokatzen den Acué mendia eta bailara bera ixten duen mendilerroko Cúpula de Secús mendiak hartzen ditugu, bien artean dagoen pasabidera joan behar dugu eta, Ibon de Estanés lakura iristeko.
Hasi eta metro gutxira, lautik bidera hedatzen den arroka handi baten ondoan, ur-isuri bat dago eskuin aldean, iturria bailitzan, urontziak betetzeko aproposa.
Blokeak atzean uzten ditugu eta lauaren alde batetik jarraitzen dugu, larreari minik eragin gabe eta bide batez, bertan dauden animaliak lasai utziz. Lautadaren bukaeran dagoen ubidera iritsi aurretik, La Roya ingurutik jaisten diren errekek sortutako sakonuneak ekiditeko, bidea larrean sartzen da bete-betean.
Ibilguen beste aldera egin eta ekialderantz jotzen dugu, Acué mendiaren hego mazelaren oinarrirantz abiatuz, Puerto de Escalé lepoa bertan da eta. Ubideari jarraituz, belarretatik jarraitzen dugu bidearen arrasto ahulei jarraika, Puntal de Secús mendiaren oinaren albotik.
Lepora gerturatu ahala, bideak ere gorantz egiten du eta bidea berriro argi agertzen zaigu begien aurrean. HHE norabidean bira xume bat egin ondoren, lepora iristen gara.
Gunean dagoen lau txiki baten ondotik igaroi, eta seinale tantaiaren eskuin aldera kokatzen den erlaitz belartsu batetik gorantz abiatzen gara, eskuin aldeko muinoa inguratuz. Bidea berriro nabarmendu egiten da eta gutxinaka Las Cabretas inguruan dagoen ekialderanzko bira handira gerturatzen gara.
Hurrengo lepoaren aurretik dagoen lau txikia inguratu eta Cúpula de Secus aurrean dugula, aldapa igotzen hasten gara, hegoalderantz. HHM norabidean, harkaitzen eremuan bira txiki bat egiten dugu eta ezker aldeko muinoa inguratzen dugu, honen atzetik, goialdean dagoen lepora iritsiz, ekialderanzko azkeneko bira bat egin ondoren. Bertan dugu Ibón de Estanés lakurako sarbidea.
IKUSPEGI EDERREKO LAKUA
Jaitsiera ekialderantz hasten dugu, lakuaren mendebaldeko mugara gerturatzen gaituen bidetik. Bidegurutzean, lakurantz jo beharrean, eskuin aldera jotzen dugu, lakuaren mendebaldeko mugaren paralelotik doan bidetik, Cúpula se Secús mendiaren IE-ko isurialdeko hegaletik, HHE norabidean.
Beheranzko joerari eutsiz, arroken artean pare bat bira egin ostean, lakuaren eremutik aldentzen gaituen bira handi bat egiten dugu, gure urratsak La Trinchera azpian kokatzen den pasabiderantz bideratuz.
Bertan, hegoalderantz egiten dugu, La Trinchera eta Laderas de Cantal hegien arteko irekigunea bilatu nahian.
Ehun metroko maila duen malda gogorretik gora egiten dugu, lur eta arrokaz osaturiko mendi-bide mistoa medio, Valle de los Sarrios bailararen atarian dagoen atakara iritsi arte, sigi-saga.
ESEKITAKO BAILARA LILURAGARRIA
Ubidearen ondotik jarraitzen dugu bailara ixten duen hormetara gerturatzen garen heinean, eskuin alderanzko joera mantenduz, HM norabidean. Lauaren bukaeran dagoen ubide txiki bat igaro eta Bernerako hormetarantz igotzen hasten gara.
Erreka ezker aldean dugula, mendebalderantz bira egiten dugu bailararen irekiunerantz, aldaparen bukaeran Puerto de Bernera gainara iritsiz.
Bisaurín mendia aurrez-aurre dugula, gainaren beste alderantz jaisten hasten gara. Honakoan, Cúpula de Secús eta Puntal de Secús mendiaen aurkako isurialdeak ikusgai ditugu eskuin aldetik, mendilerroari itzulia egin diogu eta.
Minutu gutxitan, Barranco de Castillones sakanaren oinean dagoen Plana Mistresa laura iristen gara. Bertan, Bisaurín mendiaren ipar hormetako bideaz gain, badira beste zenbait igoera interesgarrien abiapuntu.
Ubidearen irteera guneari jarraituz, HHM norabiderantz jotzen dugu, Bisaurin aurretik dagoen Alto de Fetás eta Bozo de Bernera mendien artetik. Blokeen ondoren, Caseta de Los Forestales edo Caseta de Bernera etxolaren ondotik igarotzen gara.
Eskuin aldetik amiltzen den hartxingadira gerturatu ahala, ingurunea estutu eta malda areagotuz doa. Harrien gainean gaudela, bideak Fetás mendiaren hormen azpiko magaletik nola zeharkatzen duen argi ikus dezakegu.
Errekaren mailara iritsi aurretik, bideak berriro gorantz egiten du, Fetás eta Lizarako lauen artean kokatzen den terrazara iristeko. Mendebalderantz jotzen dugu eta HM norabiderantz jaitsi aurretik, Refugio de Oldecua aterpearen ondotik igarotzen gara.
Epe laburrean, Refugio de Liaza aterpearen gainetik dagoen zuhaiztira iristen gara. Norabideari eutsiz hau gurutzatu egiten dugu, Fuenfríara doan pistan bukatu arte. Pistan, ezker aldera egiten dugu, hego norabidean, eta bidea jarraitzen dugu berriro ere pistak gorantz egin arte, eskuinera doan bihurgune baten ondoren.
Bihurgunearen erpinean pistatik irteten gara, ezker aldetik, Refugio de Lizara aterpera iritsiz.
AGUAS TUERTAS-LIZARA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz dago
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakBidean badira zenbait aterpe libre. Etaparen amaieran: Refugio de Lizara aterpea
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakHasieran bada megal batetik ur jario bat. Bidean zehar errekak daude, baina ez dago uraren bermerik
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude