GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 9. etapa: Zuriza-Aguas Tuertas
Zuriza eta Aguas Tuertas lotzen dituen bidea ahaztu ezin den horietakoa dugu. Alano liluragarrien ondotik hasiko dugu eguna emeki gorputza berotzen den bitartean. Jardunaldiaren erdialdean Guarrinzako ingurunetik igaroko gara, lur gorrixkadun mendien artetik eta bukaera Pirinioetako bazterrik ederrenetakoaren atarian bukatuko dugu: Aguas Tuertas.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ALANOEN BEGIRADAPEAN
Kanpinaren hegoaldeko muga osatzen duen errepidearen erpinetik, ekialderantz abiatzen den pista hartzen dugu ibilbideari hasiera emateko.. Nahiz eta pistatik ibilgailu asko ez ibili, kontuan hartu beharko dugun datua da honakoa.
Taxeras-ko aparkalekura arte, bidea oso agerikoa da, erosoa eta nahiko laua. Lehen orduko beroketa modu lasai batean egin eta bitartean azkar ibiltzeko aukera paregabea eskaintzen duen bidea da honakoa.
Ibilbidearen hasieran aparteko paisaia ere dugu bidelagun, Alano mendilerroaren ondotik goaz eta uneoro. Mendilerro hau, kareharrizko 7 gailur nagusi eta orratz batzuek osatutako 5 kilometrotako luzera duen horma bat egiten dute. Hormatzar hauek, gerturatu eta ezagutzea merezi duten zenbait txoko eta gailur ezkutatzen dituzte.
Hasieratik 2 kilometrotara, pistak 180ºko bira egiten du, Parideras eremuari itzulia eginez. Bihurgunearen hasieran informazio panel bat kokatzen da, bailarako arautegiari buruzkoa eta bidearen beste aldean, seinale tantaia bat.
PETRAFICHAKO SAKANA
Tantaiaren ondotik ezkerretara gorantz egiten duen mendi-bidea hartzen dugu EIE norabideari jarraituz. Bideak, Barranco de Petraficha sakanean barneratzen gaitu, ezkerraldean kokatzen den Pinaré mendiko baso eta eskuin aldetik dagoen Barranco de Chipeta sakaneko basoaren arteko soilgunetik.
Norabideari eusten diogu Pinaré mendiko basora gerturatzen garen heinean. Hurbildu ahala, soilgunea estutzen doa eta sakanaren harkaitzak agertzen hasten dira. Sakanaren estugunea erlaitz batetik igarotzen dugu eroso, ia maldarik gabe, berriro ere eremu zabal batera iritsiz. Hurrengo magala gainditu eta Refugio de Taxeras aterpea izan zenera iristen gara.
Aterpeko hondakinen mendebaldetik abiatuta, goiko basora gerturatzen gara iratzeen mugaren ondoko aldapa gogorrean gora eginez, basoan barneratu arte. Basoko bideak, nahiz eta arroka, harri eta sustraiak agerian izan, nahiko erosoa da oinez ibiltzeko. Nahiko zabala izatea eta goialdeko maldaren murrizteak ere badu zeresanik honekiko.
Norabideari eutsiz, basotik irteten gara. Mendi-bidea oraingoan, estua dugu eta beheranzko joera dauka ia ubidera iritsi arte. Erreka topatu eta berriro ere sakanetik gora egiten dugu Faja Catalán zerrendaren azpitik.
Sakanaren irteera, eskuin aldean dugun Chipeta Bajo mendiaren tontorraren bertikalaren inguruan ematen da eta ubidetik urruntzen gara, Quimboa Alto mendiaren hego magala eta Petraficha mendiaren mendebaldeko mazelari eusten dion kontrahormaren ondotik igoz.
Bideak, orografiari jarraituz, errekari eusten dion horma eta aipatu berri dugun kontrahormaren artean igotzen da, zuzenean Petraficha mendiaren hego-bizkarraren oinerantz, eremu harritsu batetik.
Bizkarraren oinera iritsi eta bideak eskuin aldera jotzen du, EHE norabidean. Minutu gutxitan, lepoaren aurretik dagoen laura iristen gara. Bidetik oso gertu, eskuin aldera eta metro batzuk beherago, lauan bertan, Refugio de Chipeta Alto aterpea kokatzen da.
Lauaren ondotik igaro eta lepoaren ikuspegia estaltzen duen piramide tankerako muinora gerturatzen gara. Gainari ekiten diogu, eskuin aldeko magaleko aldapa bortitzari aurre eginez harkaitzen artetik, muinoaren goialdearen azpialdean kokatuz.
Gainaren lehenengo hormara hurbiltzen gara eskuin aldeko aldatsa gaindituz, eta goialdean iparrera bira eginez, harkaitzaren ardatzaren gainean jartzen gara. EHE norabidean gora jarraituz, muinoaren tontorraren eskuin aldetik igarotzen gara.
Harriak atzean utzi eta lepora sarbidea ematen duen maldan sartzen gara. Aldapatsua izan arren, igaro berri dugun pasartea baino lasaiagoa dugu bidea. Bertan, Collado de Petraficha lepoaren beste aldeko bailaran hain adierazgarri diren kolore gorrixkak somatzen hasten dira.
LUR GORRIEN EREMUAN
Jaitsieraren lehen zatiari dagokionez, lepoan gaudela ekialderantz begira, gure erreferentziak ezker eta eskuin aldean dauzkagu: Petraficha mendiaren aurre-gailurra eta Chipeta Alto, hauen artean doa eta egin behar dugun bidea.
EIE norabidean hasten dugu jaitsiera, lehen aipatutako kolore gorrixkadun mendi-bidetik. Jaitsiera, lepoaren bi aldetara dauden mendien arteko kanaletik doa, lursail harritsuaren maila desberdinen artean, IE norabidean sigi-saga eginez. Kanaletik EM norabidera bira eginez urruntzen gara jaitsiera ubidetik at, baina ondotik jarraituz. EIE norabideari eutsiz, Mallo de las Ferrerias mendiaren hego oinera arte jaisten gara, alboan duen lau txikira arte.
Laua EHE norabidea hartuz atzean utzi eta malda zuzenean jaisten dugu IIE norabidean, Barranco de Acherito sakanaren gainetik dagoen terraza belartsuraino. Ekialderantz egiten dugu isurialde aldaketa maila berean gauzatu arte.
Isurialdea EH norabidean egiten dugu eta bira bukatu baino lehen, aurrez aurre Castiello d’Acher eta Barranco de Aguas Tuertas sakana aurrez aurre agertzen zaizkigu. Metro batzuk beherago, La Mina.
Bira bukatu aurretik, bideak berriro ere malda areagotzen du eta minutu gutxitan aterik gabeko Refugio de Sabucar aterpearen ondotik igarotzen gara. Belazetik tarte txiki bat egin eta mendi bidea berriro ere agerian geratzen da, Selva de Oza bailarako pistan bukatzen duen sigi-saga behar bezala burutzeko.
Behekaldean, ataria igaro eta zubia gurutzatzen dugu La Minako aparkalekura iristeko.
AGUAS TUERTAS SAKANAN ZEHAR
La Minako aparkalekuko pistatik aurrera jarraitzen dugu ekialderantz, pista bukatu arte, Refugio de La Mina (ateak ez du ixten) aterpearen parean. Errekaren beste aldean Refugio de Guarrinza aterpea kokatzen da. Norabide bera jarraitzen dugu pistaren ondorengo mendi-bidetik, ia maldarik gabe ubideari jarraituz lau bat kilometrotan. Aurrez aurre daukagun Gabedallo eta Acué tontorrek sortzen duten mendia dugu erreferentzia, bailararen bukaeraraino iritsi arte, Aguas Tuertas bailarako sarbidearen gainetik kokatzen da eta.
Mayo Blanco moduan ezaguna den harkaitz formaziora iritsi aurretik, ubidetik urruntzen gara, urak muinoaren hegoaldetik inguratzen du eta gure bideak berriz iparretik, ezker aldera jotzen duen magaletik hain zuzen ere. Gandorra atzean utzita, berriro ere errekarekin egiten dugu topo.
Bailara ixten duen magalera iritsi aurretik, zubia igarotzen dugu jardunaldiaren azkeneko aldapari aurre egiteko. Bideak, harri, harkaitz, hartxingadi eta zuhaitz bakartien artean sigi-saga eginez, mazelaren 200mko desnibela gainditzen du oinezkoarentzat pasabiderik onena bilatuz. Pista birritan gurutzatuko dugu Aguas Tuertas bailarako sarbidera iritsi aurretik. Bertan da gaua emateko aproposa den aterpea.
ZURIZA-AGUAS TUERTAS 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakBukaeran, aterpearen ondoren bada bibak bat haitzaren azpian
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakBidean zehar aterik gabeko aterpe batzuk. Refugio de Guarrinza aterpea eta bukaeran Refugio de Aguas Tuertas aterpea.
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakErrekak daude bidean zehar
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude