GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 8. etapa: Izaba-Zuriza
Izaba-Zuriza ibilbidearen ibili beharreko distantzia dela eta, atseden hartzeko moduko etapa bat dela esan dezakegu. Ez soilik 11 kilometro dituelako, baizik eta gainditu beharreko desnibela ere txikia delako. Oro har, bide eta mendi-bideetan zehar ematen den etapa dugu honakoa, pasarteren batean, pista eta errepidea ere hartzen dituena. Maldak ere ez dira oso handiak, aldapa txikikoak orokorrean. Salbuezpenen artean, Argibielako lepora igotzen dena aipatzekoa dugu, etenik gabeko 200 metroko garaiera izabazi behar da, aldapa igotzen garen heinean handitzen doala.
Etapak badu ere elementu sinbolikorik, Argibielako lepoan kokatzen baita Nafarroa eta Aragoiko lurren arteko muga. Modu honetan, gure eremuan dauden baso eta oihanak atzean uzten ditugu Aragoiko goi-mendietako eremuetan sartzeko, zeinetan, ingurune ikusgarriak salbuezpenak ez diren, araua baizik.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ERREKAREN BIDEARI JARRAITUZ
Autokarabanen aparkalekutik abiatzen gara ekialderantz, Izabako Zentral Hidroelektrikoaren ondora. Eraikina eta zubiaren ondoko elektrizitate-zurtoinaren artetik igaro eta zentralaren tutuaren ondotik gora egiten dugu, argi-indarraren sarearen azpitik.
Aldaparen bukaerara iritsi eta goialdea zeharkatzen duen bidean sartzen gara, informazio panelaren aurrean. Eskuin aldera egiten dugu eta HE norabidean abiatzen gara, ageriko bide lautik. Baselizaren ondotik igaro eta ekialderantz jarraitzen dugu.
Errezarriako gailurraren bertikalaren azpian gaudenean, pista batekin egiten dugu topo eta bertatik aurrera jarraitzen dugu norabiderik aldatu gabe, aurrez aurre dauzkagun Ezkaurretxikiko hormetara gerturatzen garen heinean.
Belabarze errekaren ondotik aurrera egiten dugu, Ezkaurretxikiko mendebaldeko kontrahorma eta Belabartsaitsa mendiaren ekialdeko magalaren arteko pasabidera gerturatuz, IE norabidean. Pasabidearen aurreko bidegurutzean, ezkerreko adarrak ematen digu mendien arteko pasabidearen sarbidea. Eskuin aldeak berriz, Berroetako Sakanera eramaten du. Pasabidetik iragan eta ipar aldera goaz hormetatik urrunduz.
San Zolo mendiaren oina IE alderantz zeharkatzen dugu, eskuin aldera egiten duen bihurgune itxi batean hurrengo bidegurutzearen aurrean kokatu arte. Pistatik at egiten dugu oraingoan, tangentetik zuzen abiatzen den mendi-bidetik, norabide berean.
Basoan sartu eta ageriko bidetik gorantz egiten dugu, orain arte bezala, errekaren bidearen ondotik. Bidea adarkatzen den puntuan, seinale-tantaia aintzat hartuta, eskuin aldera egiten dugu errekaren bideari urrutiagotik jarraituz.
Basotik irteten gara ipar norabidean eta errepidera iritsi aurretik, ekialderantz bira egiten dugu honen ondotik Belabartzeko Laua zeharkatzeko.
AZKENEKO NAPAR METROAK
Bi hesien artean metro gutxi batzuk egiten ditugu ageriko bidetik, eskuin aldeko hesiak etenune bat duen arte. Bertatik erreka aldera doan bidexka bat hartzen dugu, belar gainetik. Ubidearen beste aldetik, hegoalderantz basoan sartzen den mendi-bidean barneratzen gara.
Ia berehala, bidegurutzean, ezker aldera egiten dugu berriro ere ekialderantz joateko. Bideak zuhaitzen artetik sigi-saga egiten du errekaren bidea jarraituz, bailararen bukaera arte. Erreka ezker aldean dugu eta bidea bera ere ez da gehiegi aldentzen bertatik. Gainera, seinaleztapen ona du, beraz, galtzeko arrisku gutxi.
Soilgune batzuren ondoren, bideak HE norabiderantz egin eta basoan zeharo murgiltzen da basoan, Punta Abizondo mendiaren ipar magalari aurre eginez. Malda handitzen doa igotzen garen heinean eta ia atsedenik ez du ematen 200mko garaieraren buruan. Malda eten egiten da, bideak Argibielako lepotik datorren pistarekin topo egiten duenean, beraz, lepora lasai, eroso eta bide onetik iristen gara.
Lepoan, errepidea eta Nafarroa eta Aragoi arteko mugak kokatzen dira.
ARAGOIKO LURRETAN SARTZEN
Errepidearen beste aldera jo eta bidearen ondotik jaisten den mendi-bidea hartzen dugu, Zurizara jaisteko. Aragoiko lehenengo metroei pozik egiten diogu aurre, maldan behera bide eroso batetik egiten baitira, Espelunga eta Alanoak ikusmiran ditugulako.
Bideak ekialderantz egiten du, errepideari jarraituz, Zurizako basozainen aterpera doan bihurgunera arte. Bertan, bidea adartu egiten da: Ezkerretik Linzarako norabidea hartzen du eta eskuin aldekoak berriz, Zurizara eramaten duen errepidera zuzenean. Eskuin aldetik errepidera iristen gara, zubiaren aurretik hain zuzen ere.
Zubiaren beste aldera jo eta kanpinaren hego mugatik aurrera jarraitzen dugu Taxerako pistara iritsi arte. Bertan bukatzen da gaurkoa.
IZABA-ZURIZA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz dago bikaka egiteko gune bereizturik
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakZurizan bada kanpin bat
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBelabartzen hornitzeko aukera baldin eta emaririk bada
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude