GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 7. etapa: Otxagabia-Izaba
Hein handi batean, basoen arteko pistetatik doan ibilbidea dugu gaurkoa. Bidea oso ongi seinaleztatuta dago, ibiltzeko erabat erosoa eta igotzerako orduan, malda handiegirik ez duena. Ondorioz eta hala nahi izanez gero, abiadura handia mantentzeko baliabideak eskaintzen dituen bidea dugu.
Etaparen goialdeetan, basoaren handitasunak urrunera begiratzea galerazten ez duen pasarteetan, begien aurrean, ekialdera zabaltzen den ikuspegia zeharo paregabea da. Izabara iristeak ere badu xarmarik, Izaba baita ibilbidearen alde honetako goi-mendietarako atari. Hau gutxi esatea balitz, etaparen hasiera eta bukaera Euskal Herriko lurretan ematen dituen azkeneko tartea ere dugu.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
PISTATIK, BASO ARTEAN
Otxagabiako herriaren IEn kokatzen diren bi aparkalekuen artean kokatzen gara HE norabidean, basorantz bideratzen gaituen kaletik. Bideak, kaleko azken eraikinaren atzetik igaro ahala, IE norabidea hartzen du, maldan gora diagonal bat egiten duen pista batetan bilakatuz. Aurkako norantzan egiten duen hurrengo diagonalean, aparkalekuak gure azpian ditugula, pista utzi eta ezkerretara egiten duen mendi-bide bat hartzen dugu, baso itxian zehar garaiera hartuz, IE norabidean.
100mtako garaiera igo dugunean, lehen utzitako pistan sartzen gara berriro, ekialdea jomuga izanik oraingoan.
IE aldera bira luze bat egin ondoren, une txiki batez, ezker aldeko ikuspegia zabaldu eta Orhi menditik Keletaraino hedatzen diren bi mendikateak ikusten ditugu, bata bestearen ondoren.
Mendikateak ikusi eta kilometro eta erdi eskas hegoalderantz eroso burutu ondoren, basoaren goialdera iristen gara. Ageriko maldarik gabe aurrera egin eta Orhi mendia ikusi dugunetik kilometro erdiren ondoren, bidegurutze bat ageri da gure aurrean. Norabiderik aldatu gabe, zuzen jarraitzen dugu pista nagusitik.
Gure aurrean dagoen muinora gerturatu ahala, malda berriz areagotu egiten da, goialdea ekialdetik inguratzeko, gaina eskuin aldean utziz. Muinoa gaindituta, ekialderantz egiten dugu bidebanatze batera iritsi arte. Ezkerreko adarretik jotzen dugu norabidea mantenduz eta metroak irabaziz.
Bidebanatze berri batek eskuin aldera bideratzen gaitu, maila berdina mantenduz, EIE norabideari eutsiz basotik urruntzen garen bitartean. Eskuin aldera jotzen duen bihurgune estu batetan, erpinean kokatzen den borda baten ondotik igarotzen gara eta EHE aldera jarraitzen dugu pistari jarraituz.
Minutu gutxiren buruan, jarraian bidebanatze bat duen bidegurutze batera iristen gara. Hasierako bidegurutzean eskuin aldera egiten dugu, eta bidebanatzean ezkerreko pista hartzen dugu. Berehala, hartutako pistaren eskuin aldetik doan mendi-bidea hartzen dugu aurreko muinoaren gailurrera zuhaitz gazteen artean iristeko.
Gandorraren gainetik aparteko ikuspegia dugu, zuhaitz ezean, Nafarroako Pirinioetako mendi gorenak ikusgai ditugu eta, bi mila metrotako muga gainditu eta goi mendien esparruan sailkatuta daudenak, alegia. Muinoa atzean utzi eta EHE norabidean jaisten hasten gara, Lakuaga mendiaren gailurretik gertu gurutzatzen duen pistara iritsi arte.
NAPAR PIRINIOETARA BEGIRA DAGOEN TALAIA
Pistan sartzen gara eta HE norabideari eusten diogu, berriro ere zuhaitzen artera. Lakuaga mendiaren hego mazelan behera ari gara gandorraren hurrengo muinoa aurrean dugularik. Muinoa atzean utzi eta ekialderantz egiten dugu gutxira bidebanatze berri batera iritsiz. Norabiderik galdu gabe, pista nagusian jarraitzen dugu gorantz egiten Kakueta mendiaren ipar hegala alderik alde zeharkatuz.
Basoaren ekialdeko mugara iritsi eta bideak IE norabiderantz eramaten gaituenean, isurialdez aldatzen dugu. Gertu, eskuin alderanzko bihurgunean, erpinetik zuzen doan mendi-bidean sartzen gara. Bideak, eskerretara uzten dugun muinoaren azkeneko malda zeharkatzen du, maila berean mantenduz, Saitsaderraren norabidean, ekialderantz.
Mazelaren beste aldean, GR mendi-bideen koloreekin margotutako zurtoin baten ondora iristen gara eta hortik Saitsaderra aldera doan bidea agerian geratzen da, atzean gurean hain maitatuak ditugun goi-mendien ikuspegiarekin batera.
EHE norabidera bira egin eta El Hordial mendiaren bizkar aldera jotzen dugu, basoaren mugaren gainetik. Aurre-gailurretik gertu, zuhaitzen artean sartzen gara gailurraren azpitik itzulia egin eta IE norabidean jarraitzeko.
Basotik at, Saitsaderra eta El Hordial mendien arteko lepora iristen gara.
NAPAR PIRINIOETAKO AZKENEKO HERRIA
Lepoan, basoan barrena ekialderantz jaisten den bidea hartzen dugu. Bidea oso zabala, agerikoa eta ibiltzeko erosoa da, galtzeko arriskurik gabekoa. !00 bat metroko garaiera jaitsi dugunean, antzinako abelbidearen bidegurutzera iristen gara. Tantaiari jarraituz, ezker aldera jotzen dugu, ipar aldera maila berean 400 bat metro eginez.
Orografiari jarraituz, ekialderantz jotzen dugu, maldak berriro beheranzko joera hartzeko. Jaisten garen heinean, basoa itxi eta ageriko bidea ere estutzen doa, mendi bide bilakatu arte.
Itsas mailatik 940mtara kokatzen garenean, gutxi gora behera, bideak hegoalderantz egiten du. Minutu gutxitan, pista bat zeharkatu eta Idoiako Baselizara iristen gara. Hegoaldeko hormaren ondotik igaro eta HHM norabidean jaisten den harresien arteko galtzadatik behera egiten dugu.
Gutxira, errekaren mailan kokatzen gara eta haren bideari jarraitzen diogu, Izabako ateetan kokatzen den zubira iritsi arte, N-137 errepidean.
Errepidearen beste aldetik, igerilekuen atzealdera doan zubia igarotzen dugu, honen bukaeran, eskuin aldeko kalerantz bira eginez, autokarabanen gunera iritsi eta gaurkoa bertan bukatzeko.
OTXAGABIA-IZABA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz dago bikaka egiteko gune bereizturik
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakIzaban lo egiteko aukerak
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakIzabatik minutu gutxira iturri bat
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude