GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 7. etapa: Otxagabia-Izaba

Hein handi batean, basoen arteko pistetatik doan ibilbidea dugu gaurkoa. Bidea oso ongi seinaleztatuta dago, ibiltzeko erabat erosoa eta igotzerako orduan, malda handiegirik ez duena. Ondorioz eta hala nahi izanez gero, abiadura handia mantentzeko baliabideak eskaintzen dituen bidea dugu.

Etaparen goialdeetan, basoaren handitasunak urrunera begiratzea galerazten ez duen pasarteetan, begien aurrean, ekialdera zabaltzen den ikuspegia zeharo paregabea da. Izabara iristeak ere badu xarmarik, Izaba baita ibilbidearen alde honetako goi-mendietarako atari. Hau gutxi esatea balitz, etaparen hasiera eta bukaera Euskal Herriko lurretan ematen dituen azkeneko tartea ere dugu.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

OTXAGABIA-IZABA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez dago bikaka egiteko gune bereizturik

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Izaban lo egiteko aukerak

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Izabatik minutu gutxira iturri bat

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK