GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 4. etapa: Urkiaga-Auritz. Azpialdeko basoetatik, goialdeko larreetara egiten duen etapa dugu honakoa. Inguruko mendien artean, kuttunetakoa den Adi gailurraren ondotik igarotzen gara gaurkoan. Egunaren gozamenik handiena, zalantza izpirik gabe, Mendiaundi eta inguruko goi-larreek eskaintzen digute. Gozamenerako beste faktore bat ere bada, bai garaieran zein ibilitako distantziari dagokionez, laugarren etapa honek sekulako lasaitua ematen diola gorputzari, eta hau ere ez da gutxi esatea.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ADIKO GOI-LARREAK
Urkiagako gainatik ekialderantz abiatzen gara zolatutako pistatik. Hasiera puntua, aurreko etaparen bukaeraren aurrean kokatzen da, errepidearen beste aldean.
50 metro egin eta pista ezker aldetik abiatzen den bide batetik uzten dugu, norabidez aldatu gabe. Pistaren jomuga bera eta ondo seinaleztatua dagoen lasterbide erosoa dugu.
Larraingo lepora iritsi aurretik, atzean utzitako pista berriro hartzen dugu. Pistak, hormigoia alde batera utzi eta trinkotutako lurra agerian uzten du. Laster batean hurrengo lepora iristen gara (Bordazarretako lepoa).
300m burutu ondoren, bidea adarkatu egiten da eta ezker aldetik igotzen jarraitzen dugu, pistaren bukaerara iritsi arte, Adi mendiaren oinean. Metalezko ate batek Adikosoroko larreetara sarbidea ematen digu.
Atea iragan eta hegoalderantz egiten dugu, Adi mendiaren ipar isurialdea zeharkatzen duen mendi-bidetik. Mazela, garaiera galdu gabe zeharkatzen dugu, ekialderantz bira handi bat eginez, eta bukaeran, Adatungo lepora iritsiz.
JAITSIERA BIZKORRA
Adatungo lepoko seinale tantaian, eskuin aldera egiten dugu, basoan behera amiltzen den bidea hartuz, hegoalderantz.
Bidea ongi seinaleztatuta dago eta botak ongi eusten dio jaitsieraren malda bortitzari, betiere lehor dagoenean. Bustita, labaintzeko aukera anitz izango dira, sustrai eta lursail gorrietan batez ere.
Bideak, HE norabidean 300mko garaiera jaisten du ia atsedenik eman gabe, basoaren orografia ongi baliatuz eta laino ezean, arazorik ez dago behar den tokitik joateko. Ubide txiki bat igaro ondoren, soilgune batera iristen gara, zeinetan, bidea iratzeen artean estutzen den. Epe laburrean berriz basoan murgiltzen gara.
Erreka eskuin aldean dugula, mendi-bidetik jarraitzen dugu zubi bat topatu arte. Hau igaro eta bazterreko bidetik jarraitzen dugu, pasarte heze eta landaredun batetik, maldarik gabe jada.
Zubitik 500 bat metro burutu ondoren, bideak berriro ere erreka zeharkatzen du, baina ageriko aztarnarik topatu ez dugunez, mapetan agertzen den puntutik haratago bilatu dugu zeharkatzeko modua.
Behin beste aldean, ageriko bidetik aurrera egiten dugu ekialderantz, errekaren bidea jarraituz. Hegoalderantz bira luze bat egin eta abereentzako itxitura baten ondoren, bidegurutze batera iristen gara. Tantaiak adierazitako norabideari jarraitzen diogu, eskuin alderantz. Metro gutxiren buruan, errepidean sartzen gara eta bertatik jarraitzen dugu Sorogaingo ostatura iritsi arte.
GOIALDERA BERRIRO
Ostatura iritsi aurretik, metro gutxira, seinale tantai batek hartu beharreko norabidea adierazten du. Honen atzetik, eskuin aldera diagonalean eta hegoalderantz gora egiten duen aldapa hartzen dugu. IE norabiderantz bira egin eta gorago kokatzen den anemometrorantz abiatzen gara.
Ondotik igaro eta norabidea mantentzen dugu iratzeen artean, ageriko biderik gabe, baina beti zuhaitzen eta errekaren arteko gandorretik. Malda areagotzen den unean, bidearen arrastoak agertzen dira. Bideak, mendi-hegala zuzen igo beharrean, HE norabidean bihurgune zabal bat egiten du, goialdeko zuhaiztiaren azpian kokatuz. Zuhaiztia inguratzen dugu, ekialderantz diagonal bat burutuz eta gandorrera iristen gara. Goialdean, EIE norabidean jarraitzen dugu hesiaren ondoko belarditik.
Aurrean dugu muinoa gainditu eta hesiaren norabidea jarraitzen dugu, ekialderantz, errei-bidetik. Garaierak gorantz egin ahala, errei arrastoak galdu eta belarditik jarraitzen dugu ehiza-paraden ondotik. Azkeneko maldari eutsi eta Txasperro mendiaren tontorrera iristen gara.
Norabidea aldatu gabe, Txasperro eta Mendiaundi gailurren arteko lepora jaisten gara hesiaren ondotik, azkeneko zatia zuhaitzen artean eginez. Lepoa atzean utzi eta bizkarrean uzten gaituen aldapa gogorrari ekiten diogu. Bi modutara egin daiteke, zuzenean edo sigi-saga eginez. Bizkarrera iritsi eta ipar alderantz bira egiten dugu, metro gutxitan gailurrera iritsiz.
AURITZERA JAISTEN
Auritzera jaisten hasten gara iparrera jarraituz, hesiaren ondotik. Ataka bat igaro eta laster batean pista topatzen dugu. Bideak Aldaparriko Kaskoaren oinera eramaten gaitu.
Tontorra EIE norabidean inguratzen dugu, pistan barrena, eta bertatik jarraitzen dugu hurrengo gailurra inguratu arte (Uztarketako Kaskoa). Pistako bidea bukatu eta Ataloztiko lepora iritsi aurretik, bidegurutze batekin topo egiten dugu, belardian.
Seinaleari jarraituz, HE norabidea hartzen dugu ageriko biderik gabe, belardian behera eginez. Erreferentzia moduan, Menditxuriko tontor harritsua hartzen dugu, aurrean, eskuin aldean. Tantaiatik 200 bat metrotara errei-bideak hasten dira, basoko pistarekin bat eginez.
Pista jarraitzen dugu, bailarara zuhaitz eta argiguneen artean jaitsiz. Bideak hegoalderantz egin eta basora sarbidea ematen duen ate metalikora iristen gara. Zapaltzen dugun lurra nabarmenki trinkotzen da eta hurrengo bidegurutzean, eskuin aldera eginez, kalea nolabait ageri da.
Erreka pasabidetik igaro eta bidegurutzean, ezker aldera jotzen dugu, langa kanadarraren gainetik. Gutxira, herriaren lehenengo eraikinen ondotik igarotzen gara. Zubia pasa eta kanpandorrerantz jotzen dugu, Auritzeko kale nagusia topatu arte.
URKIAGA-AURITZ 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz dago bikaka egiteko gune bereizturik
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakIbilbidearen erdian: Sorogain. Auritzen bada aukera anitz, gure gomendioa: Lorentx Aterpea
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakIbilbidean zehar errekak daude
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude