GR 11 Transpirenaika ibilbidearen Elizondo-Urkiaga, Bagordiko askaldegtik abiatuta. Gune hau, Elizondora iritsi aurretik gaua emateko aproposa da, eremu lau, mahai eta ura dauzka eta. Aproposa batez ere, Elizondon lotarako aukerariki ez badago, edota zure kasa ibili nahi baduzu. Honako etapa, aurrekoa baino lasaiagoa bada ere, kontuan hartu behar da Elizondora jaisteko ia 4 km egin behar direla, hortaz, gida ofizialetan agertzen diren datuei gehitu beharko diogun distantzia da.

Oro har, bidearen seinaleztapena ona da, eta gune gorenetako pasarteak gozatu egiten dira, alde batetik inguruko basoen ikuspegia dela eta eta bestetik, larre garaietako mendi-bideen erosotasunaga dela eta.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

ELIZONDO-URKIAGA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Urkiagako gainan, errepidearen beste aldean etxola bat badago. Gaua bunkerretan ere eman daiteke (ez da gomendagarria)

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Aterperik ez, baina Eugiko urtegian badira hostalak. Batzuek garraioa kudeatzen dute gainaraino.

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Fidagarria den iturria soilik hasieran. Bidean ere bada iturriren bat, baino ura egotea ez dago bermatuta

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK