Ospe, historia eta tradizio handiko euskal mendien artean nagusienetakoa dugu Gorbeia. Bizkaia eta Arabaren arteko muga bere gailurrean izanik, lurralde hauen mendirik garaiena ere da.
Bi aldeetatik erraztasunez igo daitekeen mendia izanik, lagunen artean zein familian bertako larretatik ibiltzea ia derrigorrezkoa da inguruko mendizale ororentzat. Hain da maitatua Gorbeia, aspalditik urte berriaren hasiera bertan ospatzea ohikoa izan dela, gaur egun, tradizio bihurtu arte.
Ikuspegi paregabea dugu bere gailurretik, batez ere lanbrorik ez dagoenean. Oskarbi denean, Nafarroako piriniotik itsasoraino, Arabako Lautada, Aiako Harria, Larrun … eta, noski, hurbilago dauden gailur guztiak ikus daitezke.
Maila goreneko leku aparta erabat.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
AXKORRI LEKANDA AZPIAN
Askaldegia gure ezkerretara utziz, Pagomakurreko aparkalekutik abiatzen gara. Hasieran HHM norabidean hasi eta metro batzutara HErantz doan bidea hartzen dugu. Axkorriren oinera iritsi arte norabide berdinean jarraitzen dugu eta iritsitakoan, inguratzen hasiko gara HHMranzko bira luze bat eginez.
Inguraketa egiten dugun bitartean, bideak altuera irabazten hasten da. Andramariortutik aurrera, malda areagotu egiten da Hrantz goazen heinean, eta Lekandaren oinarrira iritsi arte berdintsu mantenduko da. Arrabako atera iristeko metro gutxi batzuk bakarrik falta direla, aspaldi tuberkulosian berezitutako osasun-egoitzaren arrastoen azpitik igaroko gara.
ARRABAKO ZELAIAK
Mendizaleen artean Arrabako zelaiak izenez ezagutzen duguna, kokapen ikusgarri batetan dagoen altuerako larre handi bat da, Gorbeia eta Lekandaren artean alegia. Bertatik abiatuta, Ganguren MTren aterpera doan bidea gure eskuinean utziz, urkien arteko bidetik jarraituko dugu. Zuhaitzak, ikuspen gutxiko egunetan mendi bidea nabarmendu eta galerak ekiditeko landatu ziren duela hamarkada gutxi.
Urkidia alderik alde gurutzatzen dugu HHE norabidean Galtzarrietako gainaren oinetan dagoen bidea hartzeko. Bideak Otatzaganeko basoaren goialdetik igarotzen du Galtzarrietako hegal malkartsua, eta berriro ere belarretara bideratzen gaitu irteeran.
Egiriñaoko pagadia bistan dugula, Hrantz abiatzen gara belardia gurutzatzen duen mendi-bide erosoan barrena. Beherako aldapa xume baten ondoren, Juventus SDren aterpearen eta ermita txikiaren parean agertzen gara.
LEPORANTZ
Hemendik aurrera, bideak gora egiten du modu jarraian, etenik gabe. Hala ere, magala zabala izanik, gorako bide erosoa dugu honakoa, nahi adina sigi-saga egiteko aukera ematen dizkigu edota geldialditxoak egiteko ere. Gorbeia mendiak duen xalotasunaren ospea irabazia du oso.
Pagadia atzean uzten dugu, HE norabidean Lapurzulogaina eta Agiñigerretako gailurren azpitik ibililtzen goaz, errekaren ondoko bidearen bila. Behin errekaren ondoan, maldak gora egingo du Aldamiñosteko leporaino gogortasuna mantenduz.
Erreka gure eskuinean izanik, eta Egiriñaoko iturria ezkerretara utziz, ibilbidea jarraitzen dugu, erreka desagertu arte, 100 bat metro gorago.
Puntu honetan, ibilbideak hobera egin eta magalak zabalera gehiago hartzen du lepoa agerian utziz.
GURUTZEAREN BILA
Aldamiñosteko lepoan, bideak HMra bira egiten du eta oraingoan bai, Gorbeia mendiaren azken txanpa nolakoa den argi ikusten gudu. HHM norabidea jarraitzen dugu bere ipar-hegala aurrez aurre izateko, 150m-ko garaiera kilometro erdian.
Nahiz eta aldapa gogorra izan, hegala oso zabala eta nahiko uniformea da. Hau dela eta, bidea hamaika modu desberdinetan egin daiteke, bide zuzena hartu edo sigi-saga handi zein txikiak eginez.
Guk Dulaotik datorren biderantz egiten dugu, igotzen goazen bitartean isurialde horretan dauden basoen ikuspegiaz gozatzeko. Bidea hartu eta zuzen egiten dugu gurutzerantz. Gailurretik metro gutxitara, mendi-bidea desagertzen da eta azken metroak belarretan ibiltzen ditugu.
Iritsi bezain laster, 18mko garaiera duen gurutzeak ongi etorria ematen digu. Batek esango luke estrukturak gailurraren puntua markatzen duela, baina kasu honetan, Araba eta Bizkaiaren arteko muga adierazten du, gurutzearen oinarriaren erditik igarotzen baita. Gorbeia mendiaren gaina aurrerago dagoen erpin geodesikoak nabarmentzen du.
GORBEIA MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNatura-Parkearen araudia aztertu
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakArraban: BMF eta Ganguren MT-ren aterpeak
Egiriñao: Juventus SD-ren aterpea
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakPagomakurre, Arraba (Ebro eta Elorria), Egiriñao eta gailurretik gertu iturriak daude
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude