Collado de Linza lepoa (berezko toponimia errespetatuz), Paquiza de Linzolaren HEko magalaren oinean kokatzen da. Bertan Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edota Pakiza bera igotzeko bide nagusiak elkartzen dira.

Refugio de Linzako aterpea sarbide, igoera erraza daukan bidea dugu eta lehen aipaturiko Petrechema edota Pakiza mendien gainak pare bat ordutan betetzea ahalbidetzen gaitu, bestelako zailtasunik gabe. Bi txango hauek goiz batetan egiteko aproposak dira, bai oinez, korriketan, eskiak jantzita edota mendiko bizikletan, “ziklo-alpinistentzat”.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

COLLADO DE LINZA LEPOAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Neguan ez dago bibakerako egokitutako gunerik, baina Cabaña de Linza etxolan lo egin daiteke

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Refugio de Linza. Iristeko asfaltatutako errepidea eta aparkalekua, 77 lagunentzako tokia eta taberna (jatetxea)

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Aterpean ura hartu daiteke eta Sobrante de Linza inguruan iturriak daude.

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Elur-jausiak izateko arriskua dago, etxolaren bertikalean dagoen hegalean, elur-karga handia dagoenean.

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MENDIKO ESKIKO BESTE IBILBIDE BATZUK