Collado de Linza lepoa (berezko toponimia errespetatuz), Paquiza de Linzolaren HEko magalaren oinean kokatzen da. Bertan Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edota Pakiza bera igotzeko bide nagusiak elkartzen dira.
Refugio de Linzako aterpea sarbide, igoera erraza daukan bidea dugu eta lehen aipaturiko Petrechema edota Pakiza mendien gainak pare bat ordutan betetzea ahalbidetzen gaitu, bestelako zailtasunik gabe. Bi txango hauek goiz batetan egiteko aproposak dira, bai oinez, korriketan, eskiak jantzita edota mendiko bizikletan, “ziklo-alpinistentzat”.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
HASIERA LASAIA
Aurrez aurre jarriz gero, aterpearen eskuinaldean dagoen zubia igaro ondoren hasiera ematen diogu ibilbideari. Linza inguruko aparkalekua atzean utzi eta IE norabidea hartzen dugu Sobrante de Linza muinoaren mazelan emeki gora eginez. Laster batean Sobrante de Linza inguruko zelaia babestu eta era berean zirku txikia osatzen duen goragunera iristen gara.
Goragunea ekialdetik inguratu eta zelaira iristen gara Sobranteko hegala iparrerantz zeharkatzen dugun heinean, erreka eskuinean utziz. Errekaren eskuinaldean bide ondoan dauden trikuharria eta iruinarria ikusi ditzakegu. Aurrerago, Paquiza mendiaren hego-mazelaren oinean bertan kokatzen den iturrian ura hartu dezakegu. Errekaren ezkerraldean berriz, bidetik 300 bat metrotara Cabaña de Linza edota Cabaña de Petrechema deritzon etxola aurkitu dezakegu eta metro batzuk urrutiago, beste iturri bat.
Bideak erreka gurutzatu eta ekialderantz igo eta Pakiza mendiaren hego-mazelan diagonal bat marrazten duen ageriko aldapa batetik gora egiten du.
BIDEGURUTZEA
Ekialderantz zabaltzen den erlaitz zabalean zehar gorantz jarraitzen dugu, norabidea mantenduz. Maldak oraingoan aurreko lausotasuna galdu eta malkartzen hasten da metroak irabazten ditugun heinean. Aldaparik handiena daukan eremua etxolaren bertikala iragan dugunean topatzen dugu, bideak “Z” bat egiten duen tokian. Ipar-ekialderantz jarraitzen dugu, harkaitz-zerrenda baten azpian kokatu arte, eta haren oinarria eskuineko aldera jarraitzen duen ageriko korridore eroso batetik zeharkatzen dugu.
Pasarteak hegala zeharkatu eta terraza zabal batetan uzten gaitu. Bertatik, aurrez aurre agertzen den tontorrerantz egiten dugu, bere oina eskuineko aldetik inguratzeko.
Badira mapa batzuek oker erakusten dute Collado de Linza lepoaren kokapena, aipatutako tontorraren eta Paquiza mendiaren hegoaldeko mendi-hegalaren artean alegia. Ageriko bidea jarraituz, punta ekialdetik inguratu eta berriro ere IE norabidea hartzen dugu, azkenik Collado de Linza lepora iristeko. Bertan, gune hau eta bide batez, bidegurutzea ofizialki egiten den zutoina topatzen ditugu.
COLLADO DE LINZA LEPOAREN IGOERA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNeguan ez dago bibakerako egokitutako gunerik, baina Cabaña de Linza etxolan lo egin daiteke
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakRefugio de Linza. Iristeko asfaltatutako errepidea eta aparkalekua, 77 lagunentzako tokia eta taberna (jatetxea)
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakAterpean ura hartu daiteke eta Sobrante de Linza inguruan iturriak daude.
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakElur-jausiak izateko arriskua dago, etxolaren bertikalean dagoen hegalean, elur-karga handia dagoenean.
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude