Cap des Closos Val d’Arenetik kanpo ez da oso mendi ezaguna. Baguergueko IE aldera kokatuta dago. Hemendik, Tuc de Costarjàs ondoan eta Tuc de Parrosko itzalean izugarri altxatzen da.
Pla de Beret-ko isurialdean aldiz, mendiak izaera atseginagoa du. Alde honetako irisgarritasun honek, kontrako alderekin konparatuz, neguko goizeko txangoa egiteko hautagai aproposa bihurtzen du.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
GOIZEKO TXANGO ARINA
Ibibidea Tuc deth Miei inguratzen hasten da Parros basorantz. Lehenengo metroak Montgarriko bidearekin partekatzen dugu, hortaz, berehala Guessa borda topatuko dugu. Aipatutako bordaren atzetik pasatzen gara eta Tuc deth Mieiko behe aldetik, gailurra inguratuz astiro igotzen gara basorantz. Lehenengo zuhaitzen altuerara iritsi bezain laster, metro batzuk irabazten ditugu M norabidera doan arana garaierarik galdu gabe hartu ahal izateko. isurialdearen aldaketa egiten dugu eta mazela moztuz aurrera egiten dugu garaiera mantenduz.
Behin harana hartuta, Arriu de Barlonqueta ondotik igarotzen gara, hala ere, elurraren pilaketa dela eta, erreka guztiz estalita topatzen dugu. Tuc de Pedescauc atzean eta Tuc deth Miei ezkerretara eta pixka bat atzeratua, uzten ditugun heinean, altimetroa berriro ere lanean hasten da.
Aranaren goialdea ixten duen malda gaindituta, ibilbidea erraztu egiten da eta IE aldera bira egingo dugu arku zabal bat eginez. Azkeneko mazelak oso zabalak dira eta aldapa gutxikoak, hortaz, tontorra esfortzu handirik egin gabe iristen gara.
AMAIGABEKO AUKEREN LURRALDEA
Tontorra zabala da, laua eta harrizko tumuluarekin atonduta. Honetaz aparte, eta kokapen pribilegiatua izanagatik bista ikusgarriak ditu. Cap des Closos mendiaren tontorra talaia ezin hobea izan daiteke zerbait jan eta jaitsierari begira, foken trantsizioa lasai asko egiteko.
Cap des Closos mendiak jaitsierarako aukera desberdinak ematen ditu, igo garen aranetik zein albokoetatik, esaterako.
Hasteko, N norabiderantz Parrós aranerantz jaitsi daiteke eta Montgarriko bidetik itzuli. Bide hau aukeratzen badugu beste trantsizio bat egin beharko dugu ziurrenik, foka-azalak jantzi eta aparkalekura itzultzeko.
Cap des Closos eta Tuc de Pedescauc artean dagoen ertza zeharkatzea beste aukera bat izan daiteke. Jaitsiera Tuc-eko hegal nagusitik behera egin daiteke. Iparrera jotzen duenez eta malda nahiko izanik, teorikoki gutxienez, elurraren baldintzak modu hobean mantentzearen berme handiagoa beharko luke.
Posible da ere Tuc deth Miei gailurrera iristea eta Pla de Beretera zuzen jaistea. Kasu honetan, jaitsiera eski-estazioko eskiatzaileekin partekatu behar izatea ez da zaila izango, Tuc de Costarjàseko igogailua gertu dagoelako.
Igoeraren bidetik itzuli nahi bada, zailtasunik gabeko jaitsiera lasaia egingo dugu , mendiko eskian hastapenak egiteko oso aproposa izanik.
IGO GAREN LEKU BERETIK JAITSI
Jaitsieraren lehengo zatia inklinazio handiena duena da, hala ere, kasurik txarrenean ere, moderatua izango da. Gainera, zapaldurik gabeko elurretan jaisteko aukera nahiko egongo da, maldaren zabalera dela eta.
Behin arana hartuta, bira egiteko aukerak desagertuz doaz, inbutuaren beheko aldea Tuc de Pedescauc-eko mazelak mozten duelako. Eremu hau gaindituta, malda gutxiko lursail batean murgilduko gara. Lautada txiki honek basorantz eramango gaitu biraketarik egin beharrik gabe.
Basotik irten eta isurialdez aldatu ondoren, zuhaitz artean bira pare bat eginez altitude pixka bat galtzea komeni da, Pla de Beretera doan bidea modu egokian berriro ere hartzeko.
CAP DES CLOSOS MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNeguan bibaka egiteko babestutako gunerik ez dago
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakPeira Arroja aterpea (Aterpe librea). Bereteko aparkalekura iritsi aurretik dago, galtzadaren ezkerraldean.
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakInguruan errekak eta iturriak daude. Elurraren eraginez ezkutuan gera daitezke. Bereteko estazioan ura dago.
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakTuc deth Miei eta Tuc de Pedescauc artean elur-jausiak izateko arriskua.
SEGURTASUNA
Erraiak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakIbilbideak ez du segurtasun-elementurik