Pico Canal Roya oso mendi aproposa da mendi-eskian eta elur-erraketekin ibiltzen hasteko.
Igoeraren bi erenetan gutxienez inklinazio lasaia mantentzen du, batez ere, beheko aldean. Horregatik, fokeatze leuna eta etengabekoa egiten baimentzen digu, giharrek tonua eta tenperatura hartzen dituzten bitartean. Ia konturatu gabe metroak irabazten ditugu, goiko erena gainditzeko, non maldak, gogorregia izan barik, goi mendiko zirku batek izan behar duen profila hartzen hasten da.
Tontor lorgarria eta oso bisitatua da udaldian zein negualdian. Gainera Midi d’Ossauren ikuspegi inbidiagarria du, Peyregetenak besterik ez gainditzen duena. Hau gutxi izango balitz, maindireak itsatsi arren, txango hau egiteko moduan egongo gara. Eragozpen bakarra besterik ez du ibilbideak: leku askotan, sakelako telefonoaren estaldurarik gabe egonen gara, beraz, istripua izanez gero Portaleteko muga aldera joatea komenigarria da seinalea bilatzeko.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
MIDI D’OSSAUREN BABESEAN
Ibilbidea Aneouko aparkalekuaren inguruneetan hasten da, Portaleteko mugatik Frantzia aldera km bat jaitsiz. Glèreko erreka zubi gainetik igaro ondoren, artzainen etxoletako norabidea hartuko dugu (erreferentziatan Centre Pastoral izendatuta). Pla de Gradillèrera doan bidetik jarraitzen dugu, erreferentzia puntu bat bertan ezarri dugularik. Konturatu Gabe, aurrera jarraitzen dugu eta Aneouko zirkurako bidea hartzen duen desbideratzeari uko egingo diogu.
Bidea Pène de la Glèreko oinarriaren ondotik igarotzen da. Honen profil malkartsu eta adierazgarriak ibilbide honetako erreferentzia bisualetarako batetan bihurtzen du, nahastezina den Midi d’Ossaurekin batera.
Behin Pla atzean utzi dugula, oraingoan Pico Canal Roya bistan dugularik, bidearen maldak gora egiten du. Péneren hegala alde batetik hartu ondoren, minutu gutxitan bira egingo dugu gure helbururantz. Oinarriraino doan hegala ezkerraldetik gainditu ondoren, Pico Canal Royaren oinean kokatuko gara. Bertatik, Coll d’Houerera doan aldapa hartuko dugu, Canal Royaren oinarria alderik alde gurutzatuz, ezkerretik eskuinera. Lepora iristeko aldapa handiko malda txiki bat diagonalean moztuko dugu, eskien ertzik sartu gabe.
Lepotik ikusita, Petit Pic du Midi d’Ossauk argi uzten digu bere anai nagusiarekin zorrik ez duela. Midia atzean utzita, azkeneko aldapak zuzen igoko ditugu gailurrera iritsi arte.
JAITSIERA LASAIA
Jaitsiera igo garen isurialde berdinetik egin daiteke, baina, zailtasun handiagoko lerroa bilatu nahi bada, eta elurraren egoerak baimentzen badu, beste lerro bat bilatu daiteke E aldetik (40º).
Haizeak maiz jotzen du gailurrera doan azken malda eta bertan, baldintzak oso aldakorrak izaten dira. Haizeak jotako plakak eta elur pilaketak erraz topatu daitezke. Jaitsieraz gozatu daiteke leporaino malda laburra izan arren, batez ere baldintzak onak baldin badira.
Elur gutxi dagoenean lepotik behera igoeraren lerroa bilatuko dugu, elur azpian ezkutatzen diren haitzak saihestu ahal izateko. Pènerantz orientatu eta gero eseak kateatzeko azken aukerak emango dizkiguten maldetatik jaitsiko gara.
Hemendik aurrera jaitsiera ia birarik gabe egin daiteke eta minutu gutxitan aparkalekuan gaude.
Bide hau elur jauziak suertatzeko hain egokia ez izan arren, gogoratu behar dugu edozein maldek nahiko elurra pilatu dezakeela eta baldintzak egokiak badira, elur-irristatze bat eraginez. Horregatik kontutan hartu behar ditugu zirkua osatzen duten malda guztiak Pène de Glèretik Canal Royara bertara.
Laburbilduz, elur partea kontsultatzea beti da komenigarria eta elur-maindirea bertan aztertu.
CANAL ROYA MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakBIBAKA
Neguan bibaka egiteko babestutako gunerik ez dago
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakATERPEA
Inguruan, ibilbidetik at Pombie aterpea dago.
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakURA
Errekak eta iturriak daude inguruan, baina elurraren eraginez ezkutuan gera daitezke.
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakARRETA
Badira elur-jausiak jasateko joera duten eremuak.
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakSEGURTASUNA
Ibilbidean ez daude ainguralekurik.