Pico Canal Roya oso mendi aproposa da mendi-eskian eta elur-erraketekin ibiltzen hasteko.

Igoeraren bi erenetan gutxienez inklinazio lasaia mantentzen du, batez ere, beheko aldean. Horregatik, fokeatze leuna eta etengabekoa egiten baimentzen digu, giharrek tonua eta tenperatura hartzen dituzten bitartean. Ia konturatu gabe metroak irabazten ditugu, goiko erena gainditzeko, non maldak, gogorregia izan barik, goi mendiko zirku batek izan behar duen profila hartzen hasten da.

Tontor lorgarria eta oso bisitatua da udaldian zein negualdian. Gainera Midi d’Ossauren ikuspegi inbidiagarria du, Peyregetenak besterik ez gainditzen duena. Hau gutxi izango balitz, maindireak itsatsi arren, txango hau egiteko moduan egongo gara. Eragozpen bakarra besterik ez du ibilbideak: leku askotan, sakelako telefonoaren estaldurarik gabe egonen gara, beraz, istripua izanez gero Portaleteko muga aldera joatea komenigarria da seinalea bilatzeko.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

CANAL ROYA MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

BIBAKA

Neguan bibaka egiteko babestutako gunerik ez dago

ATERPEA

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

ATERPEA

Inguruan, ibilbidetik at Pombie aterpea dago.

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

URA

Errekak eta iturriak daude inguruan, baina elurraren eraginez ezkutuan gera daitezke.

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

ARRETA

Badira elur-jausiak jasateko joera duten eremuak.

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

SEGURTASUNA

Ibilbidean ez daude ainguralekurik.

MENDIKO ESKIKO BESTE IBILBIDE BATZUK