Hecho/Echo eta Aragüés haranen artean kokatua, Bisaurín, ziur asko, inguruko mendien artean nabarmenetarikoa dugu, Pirinioetako mendiak 2000 metrotatik gora egin eta 3000 metrotako garaiera lortu arteko eremu horretan agertzen den lehenengo mendi handia dugulako, salbuespenen bat tartean izanik.

2000 metrotik gora, gutxi gorabehera, landaredia gutxitzen doala antzematen bada, harkaitzen mesedetan, garaiera hauetan harria bera konstante bat izatera pasatzen da, eta mendian hasten den edonor, lur irregular hauen artean arin ibiltzen ikasi beharko du baldin eta igoeran erritmoa moteldu nahi ez badu edota, jaitsierak azkar eta seguru egin nahi baditu.

Ohiko ibilbidean, Lizarako aterpetik abiatu eta Lo Foratón-eko lepotik hego-hego-mendebaldeko hegalean gora eginez, zailtasun teknikorik gabeko ibilbide bat aurkitzen dugu. Teknikoki eskuragarriak diren gailurren barruan, maila handiagoa duten mendietara igaro aurretik, beharrezkoa den ikaskuntza-puntu bat, bai udan zein neguan, eskaintzen duen gaina dugu honakoa.

Hori dela eta, noiz baino noiz, goi mendizale orok,  Bisaurín mendigunearekin ezinbesteko hitzordua du, goi mendiko eskolan derrigorrezko geldialdia bailitzan.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

BISAURÍN MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Seinaleztatutako bibak gunerik ez dago.

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Refugio de Lizara aterpea. Iristeko asfaltatutako errepidea eta aparkalekua, 75 lagunentzako tokia eta taberna (jatetxea)

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Aterpean eta aterpearen inguruan iturri bat dago. Bidean, gertu, Fuenfría iturria.

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

TREKKING BESTE IBILBIDE BATZUK