San Donato izenarekin ere ezaguna dugu Beriain, gailurretik gertu kokatzen den baselizaren izena dela eta. Honakoa, Nafarroako mendien artean ikusgarrienetakoa dugu. Sakana ingurutik begiratuta, zeharkatu ezineko 1000m-ko hormatzarrez eraikitako piramide baten itsura hartzen du.

Piramidearen gaina Beriainpunta edo Ihurbain mendiari dagokio, Beriain mendiaren gailurra honen atzetik, HErantz kilometro batetara egonda. Mendilerroa zintzilikatutako sinklinal batek osatzen du, hain bereizgarria den alderantzikatutako erliebe, eta bide batez, itsasontzi baten bizkarraren tankera emanez. Horregatik mendilerroaren bukaerari Beriaingo Proa ere izendatu ohi zaio.

Mendilerroaren ekialdetik eta Urbasako sarbidetik, ordea, atseginagoa den profil bat aurkezten du Beriain mendiak, metroak modu lasaiago batetan pilatuz. Ibilbidearen zatirik handiena, bizikletaren gainean ibiltzeko erreza den pista batetik egiten da. Behin pistatik at, bidea argi ikus daiteke eta mugarriak jarraitzea besterik ez dago mendi-bide batetik bestera iragateko.

Zailtasun gutxiko bidea dugu, soilik  ia bukaeran harritsuak izateagatik teknikoagoak diren bi zati labur topatuko ditugu. Bestetik, baselizara eramaten duen pasartean bizikleta bultzatu egin beharko dugu ziurrenik.

Honakoa ibilbide gomendagarria dugu erabat, bizikletaren gainean ia %100ean egitekoa, erraza eta Nafarroako mendirik ederrenetakoan.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

BERIAIN MENDIAN MTB IBILBIDEA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Lizarragako bentan lo egiteko aukera, eta inguruko herrietan

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Badira bi iturri, baina bidetik at

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Pista bukatzen denetik aurrera, behe-lainoa dagoenean orientatzeko arazoak egon daitezke

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MTB BESTE IBILBIDE BATZUK