Errege Bardeak edota soilik Bardeak, Nafarroako HEan kokatzen den erdibasamortu bat da, Aragoiko eremu txiki batetan ere sartzen dena.

Unesco-k 2000. urtean Biosferako Erreserba izendatutako Natura-Parke bat dugu honakoa. Igeltsu, hareharri eta buztinez konposaturiko lurzoruak harrigarri eta bide batez adierazgarri diren hainbat forma hartu ditu, mendeetan zehar urak eta ziertzoak eragindako higaduraren ondorioz. Bertan hainbat muino bakarti (cabezo), goi-lautada, erreka-zulo bihurgunetsu eta lautada zabal aurkitu daitezke.

Oinez, mendiko bizikletarako seinaleztatutako bideetan zehar edota baimendutako lekuetan autoz ere ibili gaitezke alde batera eta bestera.

Bertan aurkezten dugun ibilbideak, parkearen erdian kokatzen den Tiro Poligonoa inguratzen du. Ulertezina da gaur egun, horrelako leku babestu, eder eta berezi baten erdian horrelakorik izatea. Ibilgailuentzako gehienezko abiadura mugatua dago eta nahiko leku dago segurtasunez ibili ahal izateko. Hala ere, desplazamendurako gailu eta modu guztiak kontuan hartu beharko dira denon arteko elkarbizitza bermatzeko.

Oinez soilik bisitatu daitezkeen formazio ezagunen ondotik ibiliko gara. Gainera bide nagusi honetatik beste hainbat seinaleztatutako bide gehiago hartu ahal izango dira, eguna bizikletaren gainean luzatu nahi badugu. Zailtasun teknikoen ezak gomendagarria den bidea bihurtzen du honakoa, Bardeak eta bere basamortuarekin lehendabiziko kontaktua egiteko, bai lagun artean edota familiarekin ere.

Estatu batuetako western pelikulen antzerako paisaiak, Bardea Zuriko ilargiak dituenaren tankerakoak edota Juego de Tronos” telebistarako serie ospetsuak erabilitako agertokiak ikusgai daude, Poligonoari Buelta (edo itzulia) izendaturiko Mendiko Bizikletarako 3.ibilbide honenetatik gertu.

Zer gehiago behar dugu?

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

BARDEAK NATURA-PARKEKO POLIGONOARI BIRA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Inguruko herrietan lo egiteko aukerak daude

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Ez daude

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Bardeak Natura-Parkean dagoen tiro-poligonora sartzea debekatuta dago. Balizatutako pistetatik kanpo ibiltzeko, Informazio Gunera jo

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

MTB BESTE IBILBIDE BATZUK