Ibilbide honek Lekunberritik abiatzen den errepidetik abiatuta, Aralar aldera joateko bi pista nagusiak lotzen ditu, . Ibilbideari esker, Malloetara garaiera altuenetatik sartzen den haran esekitik igaro gaitezke.
Aralar parke naturaletik igarotzen den ibilbidean zehar, abere ugari ez ezik, hegazti harrapariak ere ikusiko ditugu, hala nola miruak, sai zuriak, putreak edo ugatzak.
Aipaturiko bi pistak zabalak eta egonkorrak dira, hau dela eta, bertako aziendatako artzain eta abeltzainek erabiltzen dituzte larretara gerturatzeko. Bestelako ibilgailuek pisten erabilera debekatuta daukate parkeko baimenik ez duten bitartean, eta basozainak etengabe dabiltza gora eta behera.
Ibilbidea mendizale, korrikalari eta mendiko txirrindulariek egin ohi dute maiz.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
ARALAR INGURUKO BASOETAN BARRENA
Guardetxeko aparkalekutik M-ra barneratzen den basoko pistatik pedalei eragiten hasten gara.
Bidea oso erosoa da, igoera behar bezala egiteko ez da bide-trazadura aurre-ikusi behar eta honekin batera, malda lasaiak burua altxatu eta inguruko baso karstikoan dotorezi eta nagusitasunez hazten diren pagoak begiestea ahalbidetzen digu.
Altuera irabazten dugun heinean, pistak IM norabiderantz bira egiten du, betiere modu eroso batetan. Ezkutatuta dagoen Eulatz mendia inguratzen dugu iparrera eginez, eta minutu gutxiren buruan Pago Marira helduko gara aurreko norabidea berreskuratu bezain laster.
Pago Marin bertan hasten den aldapa labur baina gogorretik gora jarraitzen dugu, berriro ere ohiko malda lasaietara bueltatzeko. Pistak I norabidea hartuko du eta orain bai, maldak ere gora egingo du, betiere, atal lau edota jaitsiera txiki batzuen bidez nolabaiteko oreka mantendu nahian.
Laster batetan ongi seinalatutako bidegurutze nagusira iritsiko gara eta Iparrera jarraituko dugu harriz jositako aldapa batetik gora eginez. Hemen bai, bide-trazadura eta pedalaren eragina ondo kalkulatu beharko dugu, baldin eta honakoa bizikletaren gainean igaro nahi badugu.
BIDEAK LOTZEN
Hartxintxarrez jositako malda honek eskainitako entretenimenduarekin, konturatu gabe Desaomendi (1309m) gailurra eskuinean utziko dugu, beraz, tontorren bat bizikletaren gainean egiteko asmotan izatekotan, bertara igotzen den pista hartu beharko dugu.
Hemendik aurrera ikuspegia zabaltzen da eta bueltarako bideak jarraitzen duen ibilbide paregabea behar bezala ikusi ahal izango dugu.
Errenagako zelaiak gurutzatzen dituen I noranzko pistatik jarraituko dugu aldapan behera eginez, Igaratzara iritsi arte. Bertan, Trikuarriko lepotik gertu GR12 bidea jarraitu beharko dugu E-ra bira eginez.
Honako honetan, bideak irregulartasun handiagoak izango ditu eta harriztatuaren maila ere txikiagoa izango da. Altuerako larreak zeharkatzen dituen mendi-bideen tankera hartzen du ibilbideak, gailurrak alde batera eta bestera utziz.
ARALAR NATURA-PARKEKO BIHOTZEAN
Malloetako eta barneko gailurrak oso gertu izango ditugu pista honekiko. Irumugarrietatik hasita, Uakoain tontorrera bitartean ezkerraldetik eta Desaomenditik Belokira Eskuin aldetik. Aukera errez anitz daude tontorretara joateko, ideia tentagarria izango da benetan. Gain batzuk bizikletaren gainean egiteko moduan izango dira, eta beste batzuk ez horrenbeste. Hau dela eta, egin nahi dugun mendiaren arabera, bizikleta alde batetara utzi beharko dugu.
Unagako Putzura arte, pistak jeitsialdi lasai bat marrazten du eta bertatik aurrera, GR12 eta Albitik datorren mendi-bidearekin osatzen duen bidegurutzeraino, oso modu lasaian gora egingo dugu. Bidegurutze horretan, ezkerretara eginez, Malloetan adierazgarri den Ttuturrera joateko aukera izango dugu, eta eskuin aldetik Belokira.
Hemendik aurrera, pistak malda indartsu batetik behera egiten du eta tarteka bidea zeharkatzen dituen ubide txikien gainetik igaro beharko dugu. Hori dela eta, bizikletaren abiaduraren kontrola mantendu beharko dugu saltorik egin nahi ez badugu.
Frantxez Errekatik behera jarraitzen dugu Etzantzako zelaietara iritsi arte. Bertan Errazkingo borda ezkutatzen da eta adi ez bagabiltza ikusi ere ez dugu egingo. Bideak hormigoizko zorua duen aldapa batetik behera egingo du, basoan sartu arte.
Metro gutxitan GR12a E-rantz egiten du uraska baten ondotik, Baraibar eta Iribas aldera. Gure ibilbideak ordea, pista nagusitik zuzen jarraitzen du HE norabidea mantenduz, Amutxateko bidetik, Aralar natura-parkeko santutegira igotzen den errepidea ataka baten ondoren topatu arte, gutxi gora behera 9,75km-aren inguruan.
Ibilbideak ez dauka zailtasun teknikorik eta bizikletaren gainean egin daiteke bere osotasunean.
ARALAR INGURUKO PISTAK 360º ETA EB-N
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
BIBAKA
gaua emateko babestutako guneakNatura-parkearen araudia aztertu ezazu
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakEtxola guztiak pribatuak dira
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakUra eramatea gomendatzen da. Bazkalekua
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakBehe-lainoa sarritan ematen da
SEGURTASUNA
erraiak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakIbilbideak ez du segurtasun-elementurik