Zalantza izpirik gabe, Anboto gure mendien artean ezagun eta maitatuenetakoa dugu. Urkiolako Natura-Parkean kokatua, sinbolismo, historia eta mitologia anitz duen mendia da. Tontorraren hego-ekialdean Mariren Koba dago, euskal mitologiako kristau aurreko jainkosaren bizileku nagusia,  Anbotoko Dama edo Mari bezala ezagutzen duguna.

Arrazolako bailaratik 1000m gorago topatzen dugu gaina, eta bere hormetan 400m-rainoko eskalada bideak aurkitu ditzakegu, ertza, gandor eta ezproiez gain. Mendizale orok desira dezakeen guztia mendi bakar batean bildua.

Bide normalen artean ezagunenetakoa Urkiolako Santutegitik abiatzen dena dugu, lasterka joan gabe pare bat ordutan egin daitekeen ibilbide erraza izanik.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

ANBOTO MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Natura-Parkearen araudia aztertu

ATERPEA

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Asuntzeko aterpea. Gaur egun itxita dagoela dirudi

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Santutegiaren inguruan: Santutxuko iturria, hegoalderantz, ondoko pistan

Asuntzako belardian: Pol-Pol, metal-ura duen iturria

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ertzaren azken tarteak kareharria oso leuna du, eta ura edo hezetasuna dagoenean oso labainkorra da.

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez dauzka

TREKKING BESTE IBILBIDEAK