Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan du ospearekin.
Euskal Herria gurutzatzen duen kare-harrizko bizkar-hezurrean barneratzen den mendikate honetan, gure mitologiaren jainkosa Mariren etxeetako bat aurkitzen dugu.
Aizkorri oso ibilitako mendia dugu eta esan daiteke ia bere isurialde guztietatik arazo handirik gabe igo daitekeela. Neguan, elurraren baldintzak onak izanez gero, IEko hegaleko kanalak ere igo daitezke.
Biderik ezagunenak guk egindako Otzaurteko sarbidea duen ibilbidea eta Arantzazutik hasi eta Urbiako Zelaiak gurutzatzen dituenak dira.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
HISTORIA HANDIKO BIDEA
Aldaolako aparkalekutik M norabidea hartzen dugu Sandratiko Balkoiari dagokion informazio panelaren ondoko bidetik. Metro gutxi batzuk jaitsi eta Ubiergo erreka gurutzatu dugunean, bideak IIM norabiderantz egin eta zuhaitzen artetik gora egiten dugu.
Basoaren ekialdeko mugaren ondotik atera eta 2010. urtetik itxita dagoen Sandratiko Aterpera iristen gara. Bertan, bideak GR12arekin bat egiten du eta ageriko bide zabal batetik Sandratiko Tunelerantz egiten dugu M-HM norabidea mantenduz. Bertatik ustezko erromatar bidearen arrastoak argi ikusi daitezke. Nahiz eta erromatar bide bezala ezagutu eta tunelaren ipar sarrerako inskripzioak hori aditzera eman dezakeen, gaur egun harrizko bidea nork egin duen ez dago batere argi.
Tunelaren sarreran, ezkerretara kokatzen den eta izotzetan zein arroka bustiarekin eroriak ekiditeko jarritako eskubanda atzean uzten dugu. Eskuinean Sandratiko Baseliza kokatzen da, tuneleko pasabideak lehendik zuen Lizarrate izena galtzearen eragile nagusia.
Pasabidetik igaro eta irteeran IM norabidea hartzen dugu, GR12a ia 200 metrotan jarraituz, Sandratiko Balkoira eramaten duen bidegurutzea atzean utziz.
Bideak HMra egiten duen momentuan, Eskaratzako iturrira iritsi baino lehen, seinaleztapenik gabe zuzen jarraitzen duen bidetik jarraituko dugu, I norabidean. Aipagarria da oso, bidean zehar aurkitu daitezkeen hamaika bide-seinaleen artean, bakar bat bera ere ez duela Aizkorri mendira igotzeko biderik aipatzen.
BASO KARSTIKOA
GR12 utzi eta bide berritik jarraitzen dugu. Abiapuntutik metro gutxitara, Aizkorri mendiaren hegoaldea zeharkatzen duen harriz beteriko basoan murgiltzen gara. Basoko bidearen lehendabiziko bi herenetan ia modu zuzenean I norabidea jarraituko dugu, zuhaitzen artean sigi-saga txikiak eginez.
Bidea beti ez da agerian, nahiz eta leundutako oineko harriak nolabait bidearen testigantza eman, sarritan hostoz gainezka izango dugu. Hala ere, bideak leku errazenetik egiten du oro har, beti norabidea mantenduz, hortaz, adi egonez gero, orientazioak ez luke arazo handirik eman behar.
Bideak bat-batean, harkaitz baten gainetik ezkerretara, M-IM norabidea hartzen du basoko bidearen azken herenari hasiera emanez. Inklinazioak ere lasaitu bat ematen digu 1300mko garaiera hartu arte. Puntu honetan, basoaren goiko muga gertu dagoenaren susmoa berehala hartzen diogu, berriro ere Iparrera bueltatuz eta laster batetan iritsiz.
Basoaren goiko mugatik irten eta belarrezko bizkar txiki bat igarotzen dugu. Jarraian, aurrez aurre eta ezkerretara kokatzen den erlaitz batetara iritsiko gara. Erlaitzak, Aizkorri mendiaren hego isurialdea goranzko diagonalean moztu eta IE isurialdearekin konektatzen du oso modu dotorean.
Isurialde berria ia 1400mtan hartzen dugu, gure kokalekutik 1000m behera dauden Zegama eta inguruari begirada kendu ezinik.
ALTUERAKO IBILALDIA
Bidetik jarraitzen dugu ia konturatu gabe Aiztontor Altuna atzean utziz. Ibilbidea ertzetik gertu mantentzen gaitu oso modu nabarmenean, toki lau txiki batetik igaro eta Tontorraundira iritsi arte.
Bizkarra gainditu eta gailurrera eramaten duen azken tartea aurrez aurre daukagu. Aldapa gutxiko bidetik jarraitzen dugu, Aizkorri mendiko aterpearen oin eta bide batez, mendilerroari ospea ematen dion baseliza eusten duen gandorreraino.
Gailurra bi eraikinen atzean kokatzen da, metro gutxitara.
AIZKORRI MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakNatura-Parkearen araudia aztertu
ATERPEA
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakLiterak, jangela eta sua dituen aterpe bat dago tontorraren ondoan, eta San Adriango aterpea itxita dago 2010. urteaz geroztik
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakSan Adriango tunela eta Eskaratzako iturria baino lehen seinaleztatu gabeko iturri bat dago, bidegurutzetik metro gutxira, GR12tik jarraituz, erromatar galtzadaren ondoan.
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakSan Adriango tunelean eskubanda bat dago.