Gogortutako elurretan ibiltzeko aukera asko ez da izaten Nafarroako Pirinioetatik at dauden euskal mendien artean, besteren artean, transformazio prozesua ematen denerako, elur  gehiena urtu izan ohi baita gurean. Hala gertatzen ez denean, eguraldi onari eusteak eta hauek jai egunetan emateak ere badute zer ikusirik aukera-leihoak mugatzen dituen elementuen artean.

Hala ere, noiz baino noiz, faktore guztiak lerrokatu egiten dira mendizaletasunaren mesedetan, eta nola ez, bestelako konpromezurik tarteko ez bada, aitzakia gutxi behar dira trasteak hartu eta goialdeetara hurbiltzeko.

Gaurkoan Oñati aldera gerturatu gara 360 graduetako irudien teknologia baliatuz, Arantzazuko santutegitik abiatuta, Aizkorri mendiaren igoera grabatzeko.

Arantzazuko baso mistoetan hasiko dugu ibilbidea, emeki garaiera hartuz. Enaitz mendiaren hego-mendebaldeko magaleko pagadian gora egin eta Elorrola lepoko sarbidea medio, Urbiaraino iritsiko gara. Bertatik, Iraule mendiaren hegala gaindituz, Aitxuriko gainaren azpialdean kokatu eta Aketegi atzean utzita, ertzera gerturatuko gara, ibilaldiari bukaera ematen dion pasabide ederrean murgiltzeko, Aizkorri mendiaren gailurrera iritsi arte.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

AIZKORRI MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Seinaleztatutako bibak gunerik ez dago

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Gailurraren ondoan: Aizkorriko aterpe librea

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Santutegiaren ondoan ura hartzeko aukera

Urbiako bidean: Errotiko iturria

Urbiako fondaren aurrean

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Goialdeko pasartea, elur oso gogortua edo izotza bada

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ez daude

TREKKING BESTE IBILBIDE BATZUK