GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 28. etapa: Àreu-Baiau
Àreu-Baiau etapa honetan berriro ere goi-mendien eremura bueltatzen gara, Vall Ferrera bailaran hasi eta Baiauko Aterpean gaua emateko. 12 kilometroko txango honetan hainbat baso zeharkatuko ditugu mendi-bide eta pisten artean eta konturatzerako bi mila metroen langa gaindituko dugu.
Zuhaiztietatik kanpo, harrien azaleratzeak, gailur handiak, ertza ikusgarriak, garaieran dauden laku ederrak eta jende gutxidun mendi-bide eta guneak berriro bueltatzen dira GR11 ibilbidera. Iluntzea Baiauko aterpetik ikustea esker onez hartzekoa bada, ohatzeko lastairatan atseden egitea zer esanik ez.
Hori bai, udako ekaitzak bertan harrapatuta, izan ziur egonen dela solasaldi eder batetarako hizpide. Esaterako, altzairuzko kable bidez lurrari lotutako metalezko etxola batetan zaudela ohartzean, aintzat hartuta inguruko zirkuan dauden duten mendi eta orratzak osatzen dituzten hainbat harri burdinaren tankerakoak direla.
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
GOI-MENDIEN BIDEAN
Ibilbidearen hasiera Puntanouko bidegurutzean ematen dugu, Àreu herritik hiru kilometrotara Vall Ferrerako pistan gora eginez. Eskuin aldeko seinale tantaiaren ondo mendi-bidean sartzen gara IE aldera basoan barneratuz.
Hasi aurretik, aipatu beharra dago agerian dagoen mapa digitalaren eta errealitatean topatzen dugun bideak gune gutxi batzuetan bat ez datozela. Benetako bideak bihurgune eta arku gehiago egiten ditu mapan agertzen direnak baino. Hala ere, bide nagusian adar bide gutxi daudenez, bidea jarraitzeko arazorik ez dago, soilik eremu gutxitan nahasmena ekar dezake mapari begiratuta.
Ekialderantz bira egin eta Monteixo mendiaren ipar hegalaren oina inguratzen hasten gara. Bidea oso agerikoa, zabala eta ibiltzeko erosoa da eta zenbait lekutan higadurari aurre egiteko zein gehiegizko ura bideratzeko trabesak dauzka.
Bidearen ertzetan harresi eta zuhaitz ilara bat duen soilgune handi batera iristen gara. Honen bukaeran, ezker aldean Borda de Gavatxó etxola aurkitzen da eta atariaren ondoko bidegurutzean, sarbide-pista bat. Pistan sartu eta norabideari eusten diogu Vall Ferrerako pista berriro aurrean izan arte.
Pista nagusian sartu eta berehala eskuin aldetik zeharkatzen dugu, aurkako aldean dagoen basoko mendi-bidean zehar 300m inguru egiteko. Berriro ere pista nagusian sartu eta gutxira Pla de la Selva laura iristen gara.
Lautik laura
Lauaren atarian dagoen informazio gunetik 250m inguru IE norabidean egiten ditugu laua zeharkatu eta beste aldean dagoen seinale tantaia duen bidegurutzera iritsiz. Eskuin aldeko mendi-bidean sartu eta ekialderantz emeki igotzen hasten gara zuhaitzen artean alde batera eta bestera eginez.
La Meda gainaren bertikalaren azpialdearen inguruan, ataria duen egurrezko hesi baten ondoren, bideak ekialderantz bira egiten du.
Gutxira, soilgune batera iristen gara, zeinetan mendi-bidea hazi eta pista egitera igarotzen den. Metro gutxiren buruan, pistaren eskuin aldean dagoen bidegurutzean, bi zurtoinen artetik abiatzen den mendi-bidean sartzen gara (horietako batek GR bideen ohiko margo arrastoa du). Bideak hegalaren orografiari jarraituz, bira luze bat egiten du pistara berriro jaitsi aurretik, aparkaleku txiki baten inguruan.
HE norabidera jo eta Refugi de la Vall Ferrera aterpera doan bidegurutzearen ondotik igaro ondoren, basotik irteten gara Pla de Boet lau handian.
BAIAUKO PARAJE EDERRAK
Lehenengo metroak pistan gora egiten badira ere, bihurgune itxiaren erpinetik abiatu eta Pui de Boet mendiaren hegala zeharkatzen duen mendi-bidea hartzen dugu norabideari eutsiz. Bidea harritsua da eta agerikoa ez dirudien arren, ibili ahala honi jarraitzeko arazorik ez du ematen eta nabarmenago bilakatzen da basora goialdeko zuhaiztietara gerturatzean.
Lo Sentinella eta Turó del Clot de l’Olla mendien arteko sakanetik jaisten den ubidea egurrezko zubitik igaro eta Pla de Arcalis laura iristen gara. Ekialderantz laua zeharkatu eta errekaren meandro bat aurrean dugun arte norabideari eusten diogu. Bertan, seinale tantaia duen bidegurutze bat dago, zubi baten ondoan.
Zubiari uko egin eta erreka ezker aldean dugula, haren ondotik jarraitzen dugu hegoalderantz bira bat eginez, laua ixten duten bi muinoen artean dagoen pasabiderantz. Pasabidea atzean utzi eta eskuin aldeko muinoaren oinari jarraitzen diogu, ubidearen ondotik gora egiten duen maldan ohiko margo arrasto eta zedarriei jarraituz. Minutu gutxitan, basotik irten eta Pla de Baiau laura iristen gara.
Lauaren ataritik Circ de Vallpeguera zirkuaren hasiera ikusgai dugu eskuin aldean, urrutien dagoen Pic de Palomer mendian hasten den ertza eta Pic d’Escorbers mendiaren kontrahormaren oin luzean bukatzen den hegala arte. Ezker aldean, hurrengo bailarara sartzeko erreferentzia gisa hartzen dugun Pic de la Rouge mendia.
Pic d’Escorbers mendia inguratuz
Laua IE norabidean zeharkatu eta Pic de la Rouge mendiaren aldera bira egiten dugu, kontrahormari eusten dion hegala eskuin aldean utzi arte. Azkeneko ubidearen beste aldera gurutzatu ondoren, bidea desagertu egiten da eta Pic de la Rouge mendirantz orientatutako hegaletik gora egin behar dugu. Goialdean, ezker aldean zuhaitz bakarti bat ageri da eta honen atzetik, harkaitz baten gainean zedarri bat.
Margo txuri eta gorria duen hormigoizko zurtoin txiki batek urrutira adierazten du mendi-bidea non geratzen den agerian, nahiz eta oraindik oso lauso. Bideak EIE aldera bira egiten du kontrahormari eusten dion hegala inguratzen duen bitartean.
Mazelaren gandor belartsuan HE aldera egin eta aurkako isurialdean sartzen gara, Pla de Baiau gainean bukatzen den diagonal luze bat eginez. Hegalean, bideak HHE aldera egiten du eta harkaitz-azaleratze desberdinen artean alde batera eta bestera egiten du, zirkuan barneratu ahala. Kontrahorma txiki batean dagoen irekigune batetik igaro ostean ikuspegia argitu eta Estany d’Escorbes lakuraino doan bidea agerian geratzen da.
Lakuaren ipar aldeko ertzaren ondotik igaro eta Pic de Vallpeguera mendiaren aurre-gailurraren kontrahormara gerturatzen gara HE norabiderantz egiten dugun bitartean. Eskuin aldeko hormatik gertu inguratu egiten dugu eta isurialdea aldatu dugunean, hegoalderantz egiten dugu. HE norabiderantz arku bat eginez, Estany de Baiau lakuaren hustubidean kokatzen gara eta soilik ubidea igaro eta IE aldera, maldan gora dauden zedarriak jarraitu behar ditugu Refugi de Baiau aterpea dagoen gainara iristeko.
ÀREU-BAIAU 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakEz daude
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakEtaparen hasieran lo egiteko aukerak daude
Etaparen bukaeran, Refugi de Baiau aterpe librea
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean errekak daude. Hornitzea ez dago bermatua
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakEz daude
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakEz daude