Orhi mendiak badu bere izena hitz larritan idazteko nahiko arrazoi, izan ere, Kantauri itsasotik abiatuta, bi mila metroak gainditzen dituen lehenengo mendia dugu eta ondorioz, Goi-mendien zerrendan sailkatzen den lehenengoa.
Inguruko mendien artean ere garaiena dugu, beraz, gailurretik edozein aldetara begiratuta, sekulako ikuspegia duen mendi baten aurrean gaude. Tontorrera iristeko hainbat bide daude, baina ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen dena dugu, zailtasun gutxikoa eta laburrena.
Mendatetik abiatuta, bi bide nagusi daude, ertzekoa eta ipar-mendebaldekoa. Gure txangoan, ertzeko bidetik joan eta itzulia beste bidetik egin dugu, kamerak bi bideak jaso eta ibilbide birtualean bata zein bestea ikus dezazuen.
Euskal Mitologiaren epizentroan
Berezko argudio nahiko badira ere bertara gerturatzeko, txangoa eremu magiko batean ematen dela aipatu beharra dago. Betidanik kondairek xarma berezi bat eman izan ohi diote Euskal Herriko zeinbat gune, mendi eta basoei. Bereziki Orhipean.
Hemen, Mariren egoiztetako bat egonaz gain, Basajaun eta Basandere ere bizi omen dira haitzulo batean. Baina zenbat eta beherago joan eta baso eta herrietara gerturatu, orduan eta izaki mitologiko gehiagoren izenak agertzen dira liburuetan, bai mugaren alde batean zein bestean.
Beraz, goiz pasa eder bat egin nahian bazaudete, irakur itzazue inguruko kondairak eta bidean zein tontorrean ume eta gaztetxoei kontatu. Esan ohi da izena duen guzia badela, nahiz eta guk bidean izaki mitologikorik ez dugun ikusi. Hala ere, batek daki Orhiko bideek oraindik zer sekretu gordetzen dituzten…
INFORMAZIO BALIOGARRIA
ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA
Método de Información de Excursiones (MIDE)
MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.
Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).
Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.
IBILBIDEAREN DIAGRAMA
IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU
- Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
- Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
- Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.
IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
GOIALDETIK HASITA
Zuberoa eta Nafarroa Garaia banatzen dituen Larraineko lepoan ezarritako mugaren ondoko aparkalekuan dugu gaurko eguneko abiapuntua. Errepidearen iparrean dagoen lautik abiatuta, Ipar-mendebalderantz jotzen dugu, Orhitxipiaren aurreko muinoaren ezker alderantz doan ageriko mendi-bidetik.
Gandorreko bideari jarraitzen diogu, honen ertza eta hesiaren artean muinoaren oinera iritsi arte. Bideak ezker aldetik inguratzen du gaina, iparrerantz hegalean gora bira luze bat eginez.
Norabidea mantentzen dugu Orhitxipiaren aurreko lepotxoaren aurrean, mendi-bideak eta orain arte ezker aldean izan dugun hesiak bat egiten duten arte. Ataka igaro eta mazelan gora jarraitzen dugu aurrean dugun harkaitz zerrendaren azpian kokatuz. Zerrenda gainditu ahal izateko, hormaren etenune batean dagoen arrapala baliatzen dugu maila zailtasun handirik gabe gaindituz. Mailaren eskuin aldean bada kable bidezko eskudel bat harkaitz-plakaren gaineko pasabidea babesteko, bereziki baliagarria lurra bustita bada edota izotzak hartuta.
Orhitxipiaren gailurra eskuin aldean utzita, honen eta Orhi mendiaren arteko lepotxorantz jarraitzen dugu hegala erabat moztuz. Bidebanatzean, goitik doan bidea hartzen dugu, Orhi mendiaren igoera ertzeko bidetik eginen dugu eta. Metro gutxiren buruan, lepotxora iritsi aurretik beste bidebanatze batekin egiten dugu topo.
GAILURRERA DOAZEN BI BIDEAK
Bidebanatze honek, Orhi mendira doazen bi bideak lotzen ditu ere. Eskuin aldetik joanez gero, ertzeko bidetik joateko aukera dugu. Aldiz, ezker aldetik, ipar-mendebaldeko hegalekoa.
Ertzeko bidea
Eskuin aldeko bidea jarraituz, iparrera bira txiki bat egiten dugu Orhi eta Orhitxipiaren arteko lepotxora iristen gara. Ertzetik metro gutxi batzuk egin eta azkeneko aldaparen oinera gerturatzen gara. Bidea ertzetik metro batzuetara gora egiten du alde batetik bestera malda gogorretik . Aldapa handia den arren, lurra lehor dagoela zolek ederki eusten diote eta laster batean ertzaren goialdera iristen gara. Hemendik gailurrerako bidea lasai eta eroso burutzen dugu inguruan dugun ikuspegiaz gozatuz.
Ipar-mendebaldeko bidea
Bidebanatzean ezker aldetik jarraituz, bideak IM norabidean diagonal luze bat egiten du bizkarraren gainean dagoen lepo txiki batera iritsiz. Lepoan isurialdea aldatu eta IE norabidean gora jarraitu behar da, gogorra den arren, ertzeko bidea baino malda lasaiago batetik. Hegala mozten duen diagonal luzea ia gailurreraino iristen da eta pare bat bihurgunetan sigi-saga egin ostean, tontorrean bukatzen du igoera.
Gailurreko ikuspegia
Orhi mendiak duen ikuspegia paregabea da. Mendikatearen lehenengo bi milakoa izateaz gaiz, inguruko mendien artean garaiena dugunez, berezko talaia baten aurrean gaudela esan genezake.
Eguna garbi dagoenean, ekialderantz Aragoi eta Frantziako Pirinioetako gertuko mendiak ikus daitezke, Nafarroako gailurrik gorenekin batera.
Hegoalderantz urrunean, Moncayo ikus daiteke eta mendebalderantz begiak zuzendu ahala, San Lorenzo, Palomares, Berian, Gorbeia, Hautza, Larhun eta noski, kantauri itsasoa.
Iparrerantz jarraituz, nola ez, Iparraldeko mendi eta haranetatik hasita, Frantziako lautada zabalek zeruertzarekin bat egiten duten arte.
ORHI MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N
Pantaila osoa aktibatu ezazu kontrol-panela erabiliz
- Norabide-geziak pantailan
- Mapa interaktiboa albo batean
- Ibilbidea ataletan zatikatua, goiko menua erabiliz
Ikuspuntua aldatzeko, saguaren ezkerreko botoia sakatuta aldeetara edo gora zein behera mugitu ezazu
Hurrengo edo aurreko argazkira joateko nabigazio duala: norabide-gezien edo aurreko eta hurrengo irudi-markatzaile mugikorren bidez
BIBAKA
Gaua emateko babestutako guneakSeinaleztatutako bibak gunerik ez dago
ATERPEAK
Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinakBidean ez da aterperik
URA
Edateko urez hornitzeko lekuakBidean urik ez dago
ARRETA
Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuakZorua bustita bada, harkaitz-zerrendako plaka labainkor egon daiteke
SEGURTASUNA
Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuakHarkaitz-zerrendan kable bidezko eskudela