GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 11. etapa: Lizara-Candanchú

Lizara-Candanchú ibilbideak, Llena del Bozo mendiaren ipar hormaren azpitik doan esekitako bailara txiki ezezagun bat gordetzen du, bertatik Circo de Aspe zirkura amiltzen den jaitsiera zirraragarria burutuko dugu, hormatzarrez inguratutako goi-mendi giroan. Tuca Blanca mendira diagonalki gerturatzen den bideak duen ikuspegia, etaparen bukaerak eskaintzen duenaren aurrekari bat besterik ez da.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

LIZARA-CANDANCHÚ 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez dago

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Etaparen bukaeran: Refugio Pepe Garcés aterpea

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude, baina ez dago uraren bermerik

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Circo de Aspe zirkura doan jaitsiera labainkorra bustita badago. Elur edo izotzarekin, adi

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Eskubandak Barranco de Igüer sakanan eta Paso de la Oreja pasabidean

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK