Araizko bailara zein Lekunberriko inguruneetatik ikusita, Ttutturre mendiak harkaitz-muino baten tankera hartzen du. Aldiz, beste isurialdetik kareharrizko piramide eder baten aurrean gaudela sumatuko dugu. Forma berezi hau dela eta, Ttutturre inguruko mendien artean deigarriena dugu eta honek adierazgarritasuna ematen dio nolabait. Hain da enblematikoa, Lekunberriko mendi talde ezagunari izena eman diola.

Ttutturre mendia, Malloen mendilerroaren hasierako mendien arten kokatzen da, Aralarko ekialdean. Araizko bailarara ematen duen isurialdeko bideak ongi irabazia dauka trail desberdin edota Km bertikaleko froga desberdinetan barneratzea. Aurkako isurialdetik ordea, mendiak itxura lasaiago bat hartzen du, eta familia artean izadian egiteko jardueratako aproposa bilakatzen da.

Proposatutako ibilbideak Albiko aparkalekuan dauka bere abiapuntua. Hona iristeko, Lekunberri eta Aralarko Santutegia lotzen dituen errepidea hartu beharko dugu. Ibilbide hau, zuzenena izan gabe, gertuago dauzkagun Beloki, Txorrotxeta edota Txameni ere igotzeko aukera emango digu, jardunaldia luzatuz nahi izanez gero.

Aralarko mendilerroak eskaintzen dizkigun aukera guztien artean, Ttutturre mendiak inguruko askok ez bezala, eskatzen duena baino gehiago ematen duen mendietako bat dugu. Malloetako ikuspegi ederrena litekeena Ttutturre mendiko tontorrak ematen digu. Ez da gutxi. Aralarko mendilerroaren ekialdera etorriz gero, asko merezi duen gailurra dugu.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

TTUTTURRE MENDIAREN IGOERA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Natura-Parkearen araudia aztertu

ATERPEA

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Inguruko etxola guztiak pribatuak dira

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Horniketa ez dago bermatuta, ura eramatea gomendatzen da

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Ibilbideak ez du segurtasun-elementurik

TREKKING BESTE IBILBIDEAK